Nafarroako Bertsozale Elkartea

Twitter Facebook

Nafarroa

Iritsi da 2018ko Bertsoaroa, zazpi emanaldirekin

2018/11/06
Beste urtebetez, bertsolaritza Iruñean sustatu eta kalitatezko ekitaldiak eskaini asmoz dator Bertsoaroa zikloa. 1991an abiatu zen egitasmoa, Iruñeko Udalaren eta Nafarroako Bertsozale Elkartearen eskutik, eta elkarlan horren emaitza da 2018ko zikloa ere, azaroaren 8an abiatuko dena. Gaur aurkeztu dute egitaraua bi erakundeek.

Iritsi da 2018ko Bertsoaroa. Azaroaren 8an hasi eta 27ra arte, zazpi emanaldi eskainiko ditu Iruñeko Udalak eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak elkarlanean antolatzen duten zikloak. 1991an abiatu zen lankidetza hori, eta horren fruitu da aurtengo eskaintza ere. Beste behin ere, bertsolaritza bere aniztasunean eta kalitate gorenean hurbilduko du zikloak Iruñera. Gaur aurkeztu dute aurtengo eskaintza bi erakundeek, Iruñeko Udaletxean egindako prentsaurrekoan.

Ohi bezala, bertsogintza ardatz duten askotariko emanaldiak bilduko ditu aurtengo proposamenak ere; zazpi saio izango dira guztira. Aurreko urteetan bezalaxe, punta-puntako bi bertso jaialdi izango dira, eta baita bertsolari gazteei eskainitako saio bat ere. Gainera, emanaldi poetiko musikatu bat, zientzia eta bertsoa uztartuko dituen emanaldi berezi bat, haurrentzako emanaldi bat eta solasaldi bat ere izango dira Bertsoaroan. Haurrentzako emanaldia kenduta (3 euro), doakoak dira gainerako emanaldi guztiak. Hori bai, Gurutze Plazako bertso saioentzat gonbidapena hartu beharko da, emanaldia hasi baino ordubete lehenagotik, areto horretan bertan.

Bertsolaritza Iruñean zabaltzeaz gain, Nafarroako bertsolariei eta bertsolari gazteei bultzada emateko xedea du Bertsoaroak, kalitatezko zikloa ikusgarritasunerako plaza gisara baliatuz. 

Honakoa da aurtengo Bertsoaroaren egitaraua:

 

BERTSO-SAIOA

Azaroak 8, osteguna. 20:00

Gurutzeko Plazako Institutuko Areto Nagusia

Bertsolariak: Aitor Mendiluze, Nerea Ibarzabal, Eneko Lazkoz, Sustrai Colina, Miren Amuriza eta Julen Zelaieta.

Gai-jartzailea: Alaitz Rekondo

 

HAUR BERTSOAROA.  Petresku, etzi ez etsi'

 Azaroak 10, larunbata. 12:00etan eta 18:00etan-

Sanduzelaiko Civivoxeko Aretoa

Egilea: Jon Maia

Antzezleak: Eneko Arrate eta Eider Perez

 

ERREZITALDI POETIKO MUSIKALA. 'Parrapean'

Azaroak 13, asteartea. 20:00

Kondestablearen Jauregia Civivoxeko patioa

Ahotsa, gitarra, ukelelea: Ane Garcia

Saxoa: Itziar Castrillo

Ahotsa, ukelea: Gotzon Barandiaran

Ahotsa: Josu Landa

 

ZIENTZIA ETA BERTSOA. 'Jakinduriek mundue erreko dau'

Azaroak 15, osteguna. 20:00

Iturramako Civivoxa

Bertsolariak: Julio Soto eta Jone Uria

Zientzialariak: Joseba Aldasoro, Miren Karmele Gomez eta Marko Galarza

Aurkezlea: Kike Amonarriz

 

GAZTEEN BERTSO JAIALDIA

Azaroak 20, asteartea. 20:00. 

Kondestablearen Jauregia Civivoxeko patioa

Bertsolariak: Idoia Granizo, Irati Alcantarilla, Joanes Illarregi, Txaber Altube, Xabat Illarregi eta Ane Zuazubiskar

Gai-jartzailea: Ainhoa Larretxea

 

SOLASALDIA. 'Bertsolaritza eta rocka'

Azaroak 22, osteguna. 19:30

Iturramako Civivoxa

Hizlariak: Jon Maia eta Alberto Irazu

Aurkezlea: Saioa Alkaiza

 

BERTSO SAIOA.

Azaroak 27, asteartea. 20:00

Gurutze Plazako Institutuko Areto Nagusia

Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Miren Artetxe, Amets Arzallus, Aimar Karrika, Saioa Alkaiza eta Unai Agirre

Gai-jartzailea: Maite Berriozabal