Nafarroa

Bigarren lauhilekorako Bertso Eskola berriak eskainiko ditu Nafarroako Bertsozale Elkarteak

2023/01/12
Urtarrila bukaeran hasi eta maiatza/ekaina bitarte, Bertso Eskola talde berrietan parte hartzeko aukera izanen da, Nafarroako hainbat tokitan. Izen-ematea webgune honetan bertan egingo da, urtarrilaren 12tik 27ra.

Ikasturte hasieran egindako Bertso Eskolen eskaintzari talde gehiago erantsi dizkio Nafarroako Bertsozale Elkarteak. Urtarrilaren amaieran hasi eta maiatza bukaera bitarte, astean behineko maiztasunaz elkartuko dira. Hain zuzen ere, haur zein gazteei zuzendurikoak, Iruñeko Arrotxapean eta Alde Zaharrean, Antsoainen, Hiruherrin (Atarrabia, Burlata, Uharte), Donezteben, Etxarrin eta Lakuntzan eskainiko dira. Bestalde, heldu hasi-berriei zuzendutako Bertso Eskola bat eskainiko da Iruñean.  Ikasleek, urtarrilean ateratako Bertso Eskoletan izena emateko aukera izateaz gain, ikasturte hasieran sortutakoetan eman ahalko dute izena plaza kopuruak baimentzen badu. 

Izena emateko, bete hurrengo formularioa

 

Bertso Eskolak: 

Iruñerria

01. Arrotxapea (LH5-6). Asteazkenak, 17:00-18:00, NBEren egoitzan. Irakaslea: Josu Sanjurjo. 

02. Arrotxapea (DBH 1-4). Astelehenak, 17:00-18:00 NBEren egoitzan. Irakaslea: Josu Sanjurjo

03. Alde Zaharra (LH5-6). Asteazkenak, 15:00-16:00, San Frantzisko ikastetxean. Irakaslea: Iker Gorosterrazu

04. Barañain (LHko taldea). Astearteak, 17:30-18:30, Alaitz Ikastetxean. Irakaslea: Josu Sanjurjo

05. Sarriguren (LH6-DBH2). Asteazkenak, 15:30-16:30, Oihanburu aretoan. Irakaslea: Josu Sanjurjo. 

06. Antsoain (LH6-DBH2) . Astelehenak, 16:00-17:00, Txoko Gorrin. Irakaslea: Saioa Alkaiza. 

07. Antsoain (LH5) . Astelehenak, 17:00-17:45, Txoko Gorrin. Irakaslea: Saioa Alkaiza

08. Hiruherri (LH5-6, Atarrabian). Asteazkenak, 17:30-18:30, lekua zehazteke. Irakaslea: Bittori Elizalde.

09. Iruñeko heldu hasiberriak: Ostegunak, 18:00-19:30 NBEren egoitzan. Irakaslea: Xabier Terreros

 

Larraun-Leitzaldea-Sakana

10. Leitza (LH4-DBH, hasiberriak). Asteazkenak,16:00-17:00, Erleta Ikastetxean (ordu erdiz bi Bertso Eskoletako ikasleak elkartuko dira). Irakaslea: Xabat Illarregi.

11. Leitza (DBH, bat-batean). Asteazkenak, 16:30-17:30, Erleta Ikastetxean (ordu erdiz bi Bertso Eskoletako ikasleak elkartuko dira). Irakaslea: Xabat Illarregi.

12. Altsasu (LH6-DBH2). Asteazkenak, 16:30-17:30, AEK Euskaltegian. Irakaslea: Saats Karasatorre.

13. Altsasu (DBH3-Batxilergoa). Asteazkenak, 19:15-20:15, AEK Euskaltegian. Irakaslea: Saats Karasatorre

14. Etxarri Aranatz (LH5-6). Eguna eta ordua zehazteke*, maisu-maistren etxean. Irakaslea: Saats Karasatorre

15. Lakuntza (LH4-6). Eguna eta ordua zehazteke* , kultur etxean. Irakaslea: Saats Karasatorre

16. Lekunberri (LH6-DBH4). Astelehenak, 15:30-16:30, Ibarberri Ikastetxean. Irakaslea: Aitor Irastortza

 

Baztan/Bidasoa

17. Ituren (LH-DBH). Ostegunak, 17:00-18:00, eskola zaharrean. Irakaslea: Iker Gorosterrazu

18. Doneztebe (Malerrekako helduak). Ostiralak, 18:00-20:00, Herrigunean. Irakaslea: Iker Gorosterrazu

19. Doneztebe (LH5-6). Aurrerago eskainiko da. 

20. Lesaka (Helduak). Ostiralak, 17:45-19:45, Arrano Elkartean. Irakaslea. Estitxu Arozena.

21. Lesaka (18-20 urte). Larunbatak, 10:00-11:30, Arrano Elkartean. Irakaslea: Estitxu Arozena

22. Lesaka (15-17 urte). Ostiralak,16:15-17:45, Arrano Elkartean. Irakaslea: Estitxu Arozena

23. Lesaka (12-15 urte). Astelehenak, 19:15-20:15, Itturrunxulon. Irakaslea: Estitxu Arozena

24. Lesaka LH5-6 (10-12 urte). Asteazkenak, 15:00-16:00*, Itturrunxulon. Irakaslea: Estitxu Arozena

25. Lesaka LH3-4 (8-9 urte). Astelehenak, 15:15-16:00, Itturrunxulon. Irakaslea: Estitxu Arozena

26. Bera (DBH). Astelehenak, 17:30-18:30, Beralandetan. Irakaslea: Estitxu Arozena

27. Bera (LH). Astearteak, 13:45-14:40, Labiaga Ikastolan. Irakaslea: Estitxu Arozena

28. Arantza (LH). Asteazkenak, 18:30-19:15, eskolan. Irakaslea: Estitxu Arozena

29. Arantza (DBH-batxiler). Asteazkenak, 17:30-18:30, eskolan. Irakaslea: Estitxu Arozena

30. Igantzi (LH-DBH). Astearteak, 17:30-18:30, eskolan. Irakaslea: Estitxu Arozena

31. Irurita (LH-DBH). Ostegunak, 16:30-17:30*. Errebote plazako eskolan. Irakaslea: Estitxu Arozena

 

Besteak

32. Erroibar (Helduak). Astearteak, 19:00-21:00. Erroko eskola. Irakaslea: Xabier Terreros

33. Lizarra (Helduak). Astearteak, 19:00-21:00. Los Llanos. Irakaslea: Aitor Irazustabarrena

34. Tafalla (Helduak). Ostegunak, 19:00-20:30. Jubilatuen Elkartea. Irakaslea: Josu Sanjurjo

 

*Talde hauetan ordutegia adostu ahal izango da irakaslearen eta izena emandako ikasleen artean.

IZEN EMATEA ETA ORDAINKETA

Izen-ematea internet bidez egin beharko da, ondorengo loturan dagoen formularioa betez. Gutxienez, 4 lagunek eman beharko dute izena talde bat osatzeko.

Bigarren lauhilekoko Bertso Eskoletako kuota aldi bakarrean kobratuko da, helbideraketa bidez.

Prezioa: 40€ (haur eta gazteen Bertso Eskolak) eta 70€ (helduen Bertso Eskolak)

Izen-emate epea: Urtarrilaren 12tik 27ra. 

 

Izen ematearekin lotutako kontuetarako, bi komunikazio bide jarriko ditu martxan Nafarroako Bertsozale Elkarteak:

  • Telefonoz: 948143747
  • Emaiez: nafarroa@bertsozale.eus

 

Información en castellano, aquí

Talde berriak eskainiko ditu Nafarroako Bertsozale Elkarteak, maiatza bukaerara arte.