Nafarroako Bertsozale Elkartea

Twitter Facebook

Nafarroa

Bigarren lauhilekorako Bertso Eskola berriak eskainiko ditu Nafarroako Bertsozale Elkarteak

2022/01/10
Otsailean hasi eta maiatza bukaera bitarte, Bertso Eskola talde berrietan parte hartzeko aukera izanen da, Nafarroako hainbat tokitan. Urtarrilaren 10etik 28ra bitarte izanen da izena emateko epea, webgune honetan bertan.

Ikasturte hasieran egindako Bertso Eskolen eskaintzari, talde gehiago erantsi dizkio Nafarroako Bertsozale Elkarteak. Otsailean hasi eta maiatza bukaera bitarte, astean behineko maiztasunaz elkartuko dira. Hain zuzen ere, Iruñeko Alde Zaharrean, Antsoainen, Hiruherrin (Atarrabia, Burlata, Uharte), Altsasun, Etxarri-Aranazen, Irurtzunen, Leitzan eta Tafallan eskainiko ditu NBE-k Bertso Eskola berri horiek, 40 euroko prezioan. Bortzirietan ere eskaintza egingo da, aurrerago. Ikasleek, otsailean ateratako Bertso Eskoletan izena emateko aukera izateaz gain, ikasturte hasieran sortutakoetan eman ahalko dute izena plaza kopuruak baimentzen badu. 

Izena emateko, bete hurrengo formularioa, urtarrilaren 28a baino lehenago.

 

Bertso Eskolak: 

Iruñerria

01. Antsoain LH5-6. Astelehenak, 16:30-17:30, Txoko Gorrin. Irakaslea: Saioa Alkaiza.

02. Hiruherri LH6 (Atarrabia, Burlata, Uharte). Astelehenak, 16:00-17:00, Atarrabian, lekua zehazteke. Irakaslea: Xabier Terreros.

03. Alde Zaharra LH5-6. Asteazkenak, 15:30-16:30 , lekua zehazteke. Irakaslea: Iker Gorosterrazu.

04. Alde Zaharra (DBH 1-2). Asteazkenak, 15:30-16:30, Zaldiko Maldikon. Irakaslea: Saioa Alkaiza

05. Alde Zaharra (Helduak, bertsolaritzaren hastapenak). Astelehenak, 18:00-20:00, Zaldiko Maldikon. Irakaslea: Saioa Alkaiza 

06. Arrotxapea (LH 5-6). Astelehenak, 17:00-18:00, NBEren egoitzan. Irakaslea: Josu Sanjurjo

07. Arrotxapea (DBH 3-4). Astelehenak, 16:00-17:00 NBEren egoitzan. Irakaslea: Josu Sanjurjo

08. Barañain (LH6-DBH1). Ostegunak, 15:30-16:30, Kultur Etxean. Irakaslea: Josu Sanjurjo

09. Sarriguren (LH6-DBH1). Asteazkenak, 15:30-16:30, Oihanburu aretoan. Irakaslea: Josu Sanjurjo. 

 

Larraun-Leitzaldea-Sakana

10. Leitza (LH6-DBH4). Ostiralak, 15:30-16:30, Erleta Ikastetxean. Irakaslea: Xabat Illarregi.

11. Altsasu (LH5-DBH2). Ostiralak, 16:00-17:00, AEK euskaltegian. Irakaslea: Ekain Alegre.

12. Altsasu (DBH3-Batxilergoa). Asteazkenak, 19:15-20:15, AEK Euskaltegian. Irakaslea: Saats Karasatorre

13. Etxarri Aranatz (LH5-DBH1). Asteartea, 18:00-19:00*, lekua zehazteke. Irakaslea: Joseba Beltza

14. Lekunberri (LH6-DBH4). Astelehenak, 15:30-16:30*, Ibarberri Ikastetxean. Irakaslea: Aitor Irastortza

15. Irurtzun LH6-DBH4. Astelehenak, 17:00-18:00*, Irurtzungo Kultur Etxean.  Irakaslea: Aitor Irastortza.

 

Baztan/Bidasoa (aurrerago Bertso Eskola berriak eskainiko dira)

16. Ituren (LH4-DBH2). Ostegunak, 17:00-18:00, Eskola zaharrean. Irakaslea: Iker Gorosterrazu

17. Doneztebe (Malerrekako helduak). Ostiralak, 18:00-20:00*, Herrigunean. Irakaslea: Iker Gorosterrazu

18. Lesaka (Helduak). Ortzegunak, 18:00-20:00, Arrano Elkartean. Irakaslea. Estitxu Arozena.

19. Lesaka (18-20 urte). Igandeak, 12:00-13:30, Arrano Elkartean. Irakaslea: Estitxu Arozena

20. Lesaka (15-17 urte). Astearteak, 20:15-21:45, Arrano Elkartean. Irakaslea: Estitxu Arozena

21. Lesaka (12-15 urte). Astelehenak 17:00-18:00, Itturrunxulon. Irakaslea: Estitxu Arozena

22. Lesaka LH5-6 (10-12 urte). Asteazkenak, 15:00-16:00, Itturrunxulon. Irakaslea: Estitxu Arozena

23. Lesaka LH3-4 (8-9 urte). Asteazkenak, 16:00-17:00, Itturrunxulon. Irakaslea: Estitxu Arozena

24. Bera.  Astearteak, 15:00etatik aurrera, Beralandetan. Irakaslea: Estitxu Arozena

25. Arantza (12-17 urte). Asteazkenak, 17:15-18:15, Baskulan. Irakaslea: Estitxu Arozena

26. Igantzi (8-12 urte). Astearteak, 17:30-18:30, Eskolan. Irakaslea: Estitxu Arozena

27. Irurita (8-13 urte). Ostiralak, 15:00-16:00. Eskola zaharrean. Irakaslea: Estitxu Arozena

 

Besteak

28. Erroibar (Helduak). Astelehenak, 18:00-20:00, Erroko Eskolan. Irakaslea: Xabier Terreros

29. Lizarra (Helduak). Astearteak, 19:00-21:00. Los Llanos. Irakaslea: Aitor Irazustabarrena

30. Tafalla (Helduak). Ostegunak, 19:00-20:30, tokia zehazteke. Irakaslea: Josu Sanjurjo. 

 

IZEN EMATEA ETA ORDAINKETA

Izen ematea telematikoki egin beharko da, ondorengo loturan dagoen formularioa betez, urtarrilaren 10etik 28ra. Eskolak otsailean abiatuko dira. Gutxienez, 4 lagunek eman beharko dute izena talde bat osatzeko.

40 euroko prezioa izango dute bigarren lauhilekoko ikastaroek, kuota bakarrean kobratuko dena, helbideraketa bidez.

 

Talde berriak eskainiko ditu Nafarroako Bertsozale Elkarteak, maiatza bukaerara arte.