Nafarroa

Bigarren lauhilekorako Bertso Eskola berriak eskainiko ditu Nafarroako Bertsozale Elkarteak

2021/02/04
Otsailaren 22ko astean hasi eta maiatza bukaera bitarte, Bertso Eskola talde berrietan parte hartzeko aukera izanen da, Nafarroako hainbat tokitan. Otsailaren 3tik 17ra bitarte izanen da izena emateko epea, webgune honetan bertan.

Ikasturte hasieran egindako Bertso Eskolen eskaintzari, talde gehiago erantsi dizkio Nafarroako Bertsozale Elkarteak. Otsailaren 22ko astean hasi eta maiatza bukaera bitarte, astean behineko maiztasunaz elkartuko dira, 13-14 eskola osatu arte. Hain zuzen ere, Arrotxapean eta Txantrean (Iruñea), Etxarri Aranatzen, Lekunberrin, Sarrigurenen, Igantzin eta Donezteben eskainiko ditu NBE-k Bertso Eskola berri horiek, 40 euroko prezioan.

Izena emateko, bete hurrengo formularioa, otsailaren 17a baino lehenago.

 

2.lauhilekorako taldeak

01. Arrotxapea (LH 5-6). Astearteak, 16:00-17:00, NBEren egoitzan. Irakaslea: Josu Sanjurjo

02. Txantrea (LH5-6). Astearteak, 15:40-16:30, Bernat Etxepare Ikastetxean. Irakaslea: Xabier Terreros

03. Etxarri Aranatz (LH6). Astearteak,17:00-18:00, maisu-maistren etxean. Irakaslea: Joseba Beltza

04. Lekunberri (LH5-DBH2). Asteazkenak, 16:00-16:50, Mitxausenean. Irakaslea: Aitor Irastortza.

05. Sarriguren (LH6). Asteazkenak, 15:10-16:00, tokia zehazteke. Irakaslea: Iker Gorosterrazu

06. Igantzi (LH3-6). Astelehenak, 18:40-19:30*, Eskola beheitiko gelan. Irakaslea: Estitxu Arozena

07. Doneztebe (LH5). Ostegunak, 15:00-15:50*, Herrigunean. Irakaslea: Estitxu Arozena.

*Ordutegia behin-behinekoa da; izena ematen dutenekin adostuko da.

 

IZEN EMATEA ETA ORDAINKETA

Izen ematea telematikoki egin beharko da, ondorengo loturan dagoen formularioa betez, otsailaren 3tik 17ra. Eskolak otsailaren 22ko astean abiatuko dira. Gutxienez, 4 lagunek eman beharko dute izena talde bat osatzeko.

40 euroko prezioa izango dute bigarren lauhilekoko ikastaroek, kuota bakarrean kobratuko dena, helbideraketa bidez.

Era berean, talde berriez gain, urrian martxan jarri zirenetan ere izena emateko aukera dago. Hemen kontsulta daiteke orduko eskaintza. Talde hauen kasuan, telefonoz egingo da izen ematea, 948143747 telefonora deituta.

OSASUN EGOERAREKIN ARDURATSU

Denoi dagokigu gure aletxoa jartzea, Covid-19aren pandemia kontrolatuta mantendu eta iraganeko egoeretara ez itzultzeko. Gauzak horrela, Nafarroako Bertsozale Elkarteak protokolo propioa landu du, osasun egoerak eskatzen duen errealitatera egokitzeko. Zehazki, ondorengo neurriak hartuko dituzte gure irakasleek, ardura eta erantzukizun osoz:

  • Eskuen garbiketa, maiztasun handiz, gel hidroalkoholikoa erabilita.
  • 1,5 metroko segurtasun tartea mantentzea ikasleekiko.
  • Maskara higienikoaren erabilera.
  • Ikasgelan erabiliko dituen materialen desinfkezioa, erabili aurretik zein ostean.
  • Material digitalaren erabilera, orrien banaketa eta bestelakoak alboratuz.

 

Ikasleek ere maskara erabili beharko dute Bertso Eskolan, eta denei eskatuko zaie eskuak gelarekin garbitzeko, eskola hasi aurretik. Gainera, aire librean egiteko moduko saioak diseinatuko dira, ahal den neurrian kalean emateko Bertso Eskolak, birusa kutsatzeko aukerak murriztuz.

Denoi dagokigu gure ekarpena egitea; Nafarroako Bertsozale Elkarteak ere bere konpromisoa eta ardura hartuko du, neurri guztiak mantenduta ere, bertsolaritzaren eta euskal kulturaren transmisioan urratsak ematen jarraitu ahal izateko.

Zazpi talde berri eskainiko ditu Nafarroako Bertsozale Elkarteak, maiatza bukaerara arte.