Anjel Martikorena bertsolaria zendu da
Anjel Martikorena Igoako (Nafarroa) Salbadoren bordan sortu zen 1943ko martxoaren 1ean. Sorterrian bertan hil da, 82 urte geroaro, uztailak 21 dituela. Bere garaiko gehienak bezala etxeko giroan bertsozaletu zen. Gero, lagunartean trebatu zen jendaurrerako urratsa ematea erabaki zuen artean.
Oñatin kantatu zuen lehen aldiz jendaurrean, 1967an, bertan egiten zen sariketa batean. 1983an hasita, hamarkada horretan 1991era arte jokatu ziren Nafarroako Txapelketa guztietan hartu zuen parte, eta baita 1986ko Euskal Herriko Txapelketa Nagusian ere.
Garaiko bertsolari nafarrak izan zituen kantukide ohikoenak (Bautista eta Xalbador Madariaga, Joxe Miel eta Joxe Fermin Argiñarena, Josetxo Jantzi, Txomin Amorena, ...), baina kantatu zuen Joxe Joakin Mitxelena, Lazkao Txiki eta Uztapiderekin ere, esate baterako.
Garraiolaria izanagatik, bertsoa ere izan du 82 urte hauetan zehar bidaide.