Nafarroa

Abenduaren 29tik 30era izango dira Nafarroako Bertso Negulekuak, Legasan eta Arantzan. Izena emateko epea ireki da.

2025/11/20
Nafarroako Bertso Eskoletako haur zein gazteek egonaldia egingo dute 2025eko abenduan, azken urteetako ohiturari eutsiz. Aurten, 29tik 30ra elkartuko dira, Lehen Hezkuntzako ikasleak Arantzan eta LH6 eta DBHko ikasleak Legasan. Nafarroako Bertsozale Elkarteak egitarau oparoa antolatu du haientzat. Izen-ematea internet bidez egingo da, eta epea azaroaren 20tik abenduaren 5era bitarte egonen da zabalik.

Azken urteetako ohiturari eutsiz, herrialdeko Bertso Eskoletako gazteentzako egonaldia antolatu du Nafarroako Bertsozale Elkarteak. Aurten ere bi txandatan bereiziko dira Nafarroako Bertso Negulekuak, ikasmailaren arabera: LH 6 eta DBHko ikasleek Legasan gozatuko dute egonaldiaz, Kattalin Aterpetxean; LH 3-6koek Arantzako Aterpen. Lehen Hezkuntzako 6. mailakoek, eurek aukeratuko dute zein txandetan parte hartuko duten. Bi txandak Abenduaren 29tik 30era izango dira eta Nafarroako Bertso Eskoletako irakasleak ariko dira begirale.

Hainbat helburu ditu egitasmoak. Bereziki, herrialdeko Bertso Eskoletan dabiltzan gazteen arteko harremanak bultzatu eta elkar ezagutzan sakontzea da xede nagusia. Horrekin batera, bertsolaritza eskolako logikatik atera eta aisialdiko eremura eramatea ere da Negulekuen helburuetako bat. Norabide horretan, bi txandetarako egitarau oparoa antolatu du elkarteak.

Izena emateko epea azaroaren 20tik abenduaren 5era egonen da zabalik, eta ondoko galdetegia bete beharko da horretarako.

EGITARAUA:

LH 6-DBHko ikasleen txanda (Legasa)

Abenduak 29

  • 11:00etan, Legasara iritsi eta ongi etorria
  • 11:00etatik-12:00etara, harrera eta logelen banaketa
  • 12:00etan,Legarreara txangoa
  • 14:00 Bazkaria
  • 16:00etan jolas librea
  • 18:30etan Bertso saioaren prestaketa
  • 20:00etan, bertsolariekin solasaldia
  • 20:30ean, Bertso afaria: Xabat Illarregi eta Amaia Elizagoien
  • 23:00etan, Gaubela

Abenduak 30

  • 9:00etan, gosaria
  • 10:00etan talde jolasak eta bertso balorazioa.
  • 11:45ean itzulera

Lehen Hezkuntzako 3. 4. 5 eta 6. mailetako ikasleen txanda (Arantza)

Abenduak 29

  • 11:00etan, ongi etorria
  • 11:30ean, Herria ezagutu jolasa
  • 13:00etan, bazkaria (norberak eramana)
  • 16:30ean, Talde jolasak
  • 18:30etan Amaia Elizagoienekin ipuin kontaketa
  • 20:30ean, afaria
  • 22:00etan, Gaubela

Abenduak 30

  • 8:30ean, gosaria
  • 10:00etan Bertso balorazioa
  • 11:30ean itzulera

IZEN-EMATEA:

Izena emateko, ondoko galdetegia bete beharko dute ikasleek.

Izen-emate epea: Azaroaren 20tik abenduaren 5era.

Prezioa: 40€

Información en castellano, aquí

2024ko Negulekuak.