Nafarroa

Abenduaren 27tik 29ra izango dira Nafarroako Bertso Negulekuak, bi txandatan, Legasan. Izena emateko epea ireki da

2022/11/21
Azken bi neguetan pandemiaren ondorioz egitasmoa bertan behera utzi behar izan bagenuen ere, Nafarroako Bertso Eskoletako haur zein gazteek egonaldia egingo dute 2022ko abenduan, azken urteetako ohiturari eutsiz. Aurten, Lehen Hezkuntzako ikasleak abenduaren 27tik 28ra elkartuko dira, eta DBHko ikasleak 28tik 29ra. Bi taldeek Legasan eginen dute egonaldia. Nafarroako Bertsozale Elkarteak egitarau oparoa antolatu du haientzat. Izen-ematea internet bidez egingo da, eta epea azaroaren 21etik abenduaren 2ra bitarte egonen da zabalik.

Azken urteetako ohiturari eutsiz, herrialdeko Bertso Eskoletako gazteentzako egonaldia antolatu du Nafarroako Bertsozale Elkarteak. Bi txandatan izango dira Nafarroako Bertso Negulekuak, ikasmailaren arabera bereiziak: LHko ikasleek abenduaren 27tik 28ra gozatuko dute egonaldiaz, eta DBHkoek 28tik 29ra. Bi txandak Legasako Kattalin aterpetxera joanen dira eta Nafarroako Bertso Eskoletako irakasleak ariko dira begirale. 

Hainbat helburu ditu egitasmoak. Bereziki, herrialdeko Bertso Eskoletan dabiltzan gazteen arteko harremanak bultzatu eta elkar ezagutzan sakontzea da xede nagusia. Horrekin batera, bertsolaritza eskolako logikatik atera eta aisialdiko eremura eramatea ere da Negulekuen helburuetako bat. Norabide horretan, bi txandetarako egitarau oparoa antolatu du elkarteak.

Izena emateko epea azaroaren 21etik abenduaren 2ra egonen da zabalik, eta ondoko galdetegia bete beharko da horretarako. 

 

EGITARAUA:

Lehen Hezkuntzako ikasleen txanda (abenduaren 27tik 28ra)

Abenduak 27

  • 11:30ean, ongi etorria, hamaiketakoa eta ezagutza jolasak. 
  • 12:30ean, Bertiz parkera txangoa. Bertan bazkaria eginen dugu.
  • 17:00etan, Bertso saioaren prestaketa.
  • 18:30ean, Bertso saioa bertsolariekin (Sarai Robles eta Xabat Illarregi)
  • 20:30ean, afaria
  • 21:30ean Gaubela: bingo musikatua

Abenduak 28

  • 09:00etan, gosaria
  • 10:00etan, ikasleen bertso saioa, karta jolasekin lagundurik. 
  • 11:30ean, itzulera

 

DBHko ikasleen txanda (abenduaren 28tik 29ra)

Abenduak 28

  • 11:30ean, harrera eta gelen banaketa. 
  • 12:00etan, ezagutza dinamika eta hamaiketakoa.  
  • 12:30etik 16:30era, Legarreako simara txangoa. Bertan bazkalduko dugu eta bertso batzuk abestuko ditugu.
  • 16:30etik 18:00etara, denbora librea. 
  • 18:00etan, solasaldiaren eta betso afariaren prestaketa. 
  • 19:00etan, solasaldia bertsolariekin. 
  • 20:00etan, bertso afaria. 
  • 22:00etan, denbora librea. 
  • 23:00etan, ohera. 

Abenduak 29

  • 8:30ean, esnatu eta logela txukundu. 
  • 09:00etan, gosaria. 
  • 10:00etan, gazteen bertso saioa
  • 12.00etan, talde jolasa
  • 12.30ean, itzulera. 

 

IZEN-EMATEA:

Izena emateko, ondoko galdetegia bete beharko dute ikasleek. 

Izen-emate epea: Azaroaren 21etik abenduaren 2ra.  

Prezioa: 30€

 

Información en castellano, aquí

2019ko Negulekuak. LH-ko taldea, Uitzin.