Nafarroa

Abenduaren 27tik 29ra izango dira Nafarroako Bertso Negulekuak, bi txandatan, Beintza-Labaienen. Izena emateko epea ireki da

2023/11/22
Nafarroako Bertso Eskoletako haur zein gazteek egonaldia egingo dute 2023ko abenduan, azken urteetako ohiturari eutsiz. Aurten, DBHko ikasleak abenduaren 27tik 28ra elkartuko dira, eta Lehen Hezkuntzako ikasleak 28tik 29ra. Bi taldeek Beintza-Labaienen eginen dute egonaldia. Nafarroako Bertsozale Elkarteak egitarau oparoa antolatu du haientzat. Izen-ematea internet bidez egingo da, eta epea azaroaren 22tik abenduaren 6ra bitarte egonen da zabalik.

Azken urteetako ohiturari eutsiz, herrialdeko Bertso Eskoletako gazteentzako egonaldia antolatu du Nafarroako Bertsozale Elkarteak. Bi txandatan izango dira Nafarroako Bertso Negulekuak, ikasmailaren arabera bereiziak: DBHko ikasleek abenduaren 27tik 28ra gozatuko dute egonaldiaz, eta LHkoek 28tik 29ra. Bi txandak Beintza-Labaiengo Orbela aterpetxera joanen dira eta Nafarroako Bertso Eskoletako irakasleak ariko dira begirale. 

Hainbat helburu ditu egitasmoak. Bereziki, herrialdeko Bertso Eskoletan dabiltzan gazteen arteko harremanak bultzatu eta elkar ezagutzan sakontzea da xede nagusia. Horrekin batera, bertsolaritza eskolako logikatik atera eta aisialdiko eremura eramatea ere da Negulekuen helburuetako bat. Norabide horretan, bi txandetarako egitarau oparoa antolatu du elkarteak.

Izena emateko epea azaroaren 22tik abenduaren 6ra egonen da zabalik, eta ondoko galdetegia bete beharko da horretarako. 

 

EGITARAUA:

DBHko ikasleen txanda (abenduaren 27tik 28ra)

Abenduak 27

  • 11:30ean, harrera eta gelen banaketa. 
  • 12:00etan, ezagutza dinamika eta hamaiketakoa.  
  • 12:30etik 16:30era, txangoa eta bazkaria. 
  • 16:30etik 18:00etara, denbora librea. 
  • 18:00etan, solasaldiaren eta betso afariaren prestaketa. 
  • 19:00etan, solasaldia bertsolariekin. 
  • 20:00etan, Bertso afaria (Egoitz Gorosterrazu, Julio Soto eta Sarai Robles). 
  • 22:00etan, denbora librea. 
  • 23:00etan, ohera. 

Abenduak 28

  • 8:30ean, esnatu eta logela txukundu. 
  • 09:00etan, gosaria.
  • 10:00etan, pilota erraminten tailerra frontoian
  • 11:30ean itzulera

 

Lehen Hezkuntzako ikasleen txanda (abenduaren 28tik 29ra)

Abenduak 28

  • 11:30ean, ongi etorria, hamaiketakoa eta ezagutza jolasak. 
  • 12:30ean, txangoa, jolasak eta bazkaria.
  • 16:30etan, Bertso saioaren prestaketa.
  • 18:30ean, Bertso saioa bertsolariekin (Bittori Elizalde eta Xabat Illarregi)
  • 20:30ean, afaria
  • 21:30ean Bertso tribiala 

Abenduak 29

  • 09:00etan, gosaria
  • 10:00etan, bingo musikatua
  • 11:30ean, itzulera

 

 

IZEN-EMATEA:

Izena emateko, ondoko galdetegia bete beharko dute ikasleek. 

Izen-emate epea: Azaroaren 22etik abenduaren 6ra.  

Prezioa: 30€

 

Información en castellano, aquí

2021eko Negulekuak. LH-ko hainbat ikasle, Legasan.