Nafarroa

Nafarroako Bertsozale Elkarteak 40. urteurrena ospatu du

2024/02/26
Lekarozen elkartu ginen larunbatean elkartearen 40 urteak ospatzeko.

Nafarroako Bertsozale Elkarteak 40 urte bete berri ditu. Hain zuzen ere, hori ospatu genuen elkarteko kide, bertsolari zein bertsozaleok larunbatean Lekarozen.

Goizean, Elizondon batu ginen urteko Batzar Orokorra egiteko. Hau amaituta, Lekarozko Larraldea sagardotegian egin genuen ospakizuna. Bertan, urteurrenerako sortutako bertso sortez gain, kupelarteko bertso saioa izan genuen, 'HorGu!' taldeak eskainitako dantza eta musikarekin batera. 

Giro ederrean ospatu genituen elkartearen berrogei urteak, eta bagoaz beste berrogeiren bila.