Nafarroa

Nafarroako Bertsozale Elkartearen 40. urteurrena ospatzeko, bazkari-jaialdia Lekarozen

2024/02/01
Nafarroako Bertsozale Elkartearen 40 urteak ospatzeko bazkari-jaialdia egingo dugu, otsailaren 24an. Bazkarirako txartelak www.bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragai, otsailaren 15era arte.

Nafarroako Bertsozale Elkarteak urteurren biribila beteko du aurten: 40 urte. Urteurrena behar bezala ospatzeko bazkari-jaialdia antolatu da. Otsailaren 24an izango da ospakizuna, Lekarozko Larraldea Sagardotegian. 13:45ean izango den ekitaldiarekin emango zaio hasiera ospakizunari, ondoren, 14:00etan, kupel arteko bertso saioa izango da Bittor Elizagoien, Ekhiñe Zapiain eta Julio Soto bertsolariekin, eta 14:30ean bazkaria. Musikaz lagundutako bazkalondoa izango da gero, 'Hor gu!' taldearen eskutik. 

Eskuratu bazkarirako txartelak, hemen!

Txartelak www.bertsosarrerak.eus atarian eskura daitezke, 40 euroren truke, eta otsailaren 15era arte egongo dira eskuragai. Sarrera mugatuak dira, beraz, jaso data eta ez geratu gabe!

Nafarroako Bertsozale Elkartearen 40. urteurreneko kartela