Nafarroa

Irailaren 8an irekiko da Nafarroako bertso eskoletan izena emateko epea, 2025-2026 ikasturterako

2025/09/04
Irailaren 8tik 26ra bitartean izango da aukera izena emateko, webgune honen bitartez. Haur zein helduentzako 44 talde eskainiko ditu Nafarroako Bertsozale Elkarteak, herrialdeko hainbat herri eta bailaratan. Urriaren lehenengo astean abiatuko dira eskolak.

Izena emateko, bete hurrengo formularioa

 

TALDEAK

Iruñerria

Alde Zaharra (LH6-DBH1). Astelehenak, 16:00-17:00, Zaldiko Maldikon. Irakaslea: Lide Arrieta

Antsoain (LH5-LH6). Astelehenak, 17:30-18:30, Txoko Gorrin. Irakaslea: Lide Arrieta

Aranguren (LH6-DBH). Asteazkenak, 18:30-19:30, Aranetxean. Irakaslea: Zehazteke

Arrotxapea (LH5-6). Ordutegia zehazteke, Patxi Larraintzar Ikastetxean. Irakaslea: Josu Sanjurjo

Arrotxapeako gaztetxoak (DBH 1-4). Astelehenak, 17:00-18:00, NBEren egoitzan. Irakaslea: Josu Sanjurjo

Arrotxapeako gazteak (14-18 urte). Ostegunak, 16:30-18:00, NBEren egoitzan. Irakaslea: Josu Sanjurjo

Barañain (LH5-DBH). Astearteak, 17:00-18:00, Kultur Etxean. Irakaslea: Josu Sanjurjo

Sanduzelai (LH5-LH6). Astearteak, 13:50-14:50, Sanduzelai ikastetxean. Irakaslea: Xabier Terreros

Sanduzelai (DBH1-2). Astearteak, 17:00-18:00, Sanduzelaiko Civivoxen. Irakaslea: Xabier Terreros

Sarriguren (LH 5-6). Asteazkenak, 17:30-18:30, Sarrigurengo Gaztelekuan. Irakaslea: Josu Sanjurjo

Sarrigurengo gaztetxoak (DBH 1-3). Asteazkenak, 16:30-17:30, Sarrigurengo Gaztelekuan. Irakaslea: Josu Sanjurjo

Sarrigurengo gazteak (DBH 4-Batxilergoa). Asteazkenak, 15:30-16:30, Sarrigurengo Gaztelekuan. Irakaslea: Josu Sanjurjo

Txantrea (LH5-LH6). Astearteak, 12:50-13:50, Bernart Etxepare ikastetxean. Irakaslea: Saioa Alkaiza

Txantrea (DBH). Astelehenak, 16:00-17:00, Euskaldunon Biltokin. Irakaslea: Saioa Alkaiza

Iruñerriko helduak: Bat-batean. Astelehenak, 17:30-19:30, Zaldiko Maldikon. Irakaslea: Saioa Alkaiza

Iruñerriko helduak: Hasi (ia) berrien taldea. Astearteak, 18:15-20:15, NBEren egoitzan (Arrotxapea). Irakaslea: Xabier Terreros

Zizur Nagusia (LH5-DBH 4). Ostegunak, 17:00-18:00, Zizurko Kultur Etxean. Irakaslea: Zehazteke

Zizur Nagusiko helduak. Ostegunak, 18:00-19:30, Zizurko Kultur Etxean. Irakaslea: Zehazteke

 

Baztan/Bidasoa

Baztan (Haurren taldea). Asteazkenak, 17:00-18:00, zehazteke. Irakaslea: Alazne Untxalo

Baztan (Helduen taldea). Asteazkenak, 18:00-19:00, Arizkunenean. Irakaslea: Alazne Untxalo

Lesaka (LH3-5). Asteazkenak, 15:30-16:30*, Itturrunxulon. Irakaslea: Estitxu Arozena

Lesaka (LH6-DBH1). Ostegunak, 19:30-20:30*, Itturrunxulon. Irakaslea: Ekhiñe Zapiain/Josu Sanjurjo

Lesaka (DBH2-4). Asteazkenak, 19:00-20:00* , Itturrunxulon. Irakaslea: Ekhiñe Zapiain/Josu Sanjurjo

Lesaka (15-18 urte). Asteazkenak, 18:00-19:00*, Itturrunxulon. Irakaslea: Estitxu Arozena

Lesaka (Helduak). Ostiralak, 17:45-19:45*, Arrano Elkartean. Irakaslea: Estitxu Arozena

Bera (LH). Astelehenak, 13:40-14:35*, Labiaga Ikastolan. Irakaslea: Ekhiñe Zapiain/Estitxu Arozena

Bera (DBH). Astelehenak, 16:30-17:30*, Labiaga Ikastolan. Irakaslea: Ekhiñe Zapiain/Kattin Madariaga

Bera (Gazteak). Ostiralak, 18:30-19:30*, Labiaga Ikastolan. Irakaslea: Ekhiñe Zapiain/Estitxu Arozena

Arantza (Haur eta gaztetxoak). Asteazkenak, 14:30-15:30*, eskolan. Irakaslea: Ekhiñe Zapiain

Etxalar (8-13 urte). Ostegunak, 18:00-19:00*, Iharrian. Irakaslea: Zehazteke

Igantzi (8-13 urte). Astelehenak, 19:00-20:00*, Igantziko eskolan. Irakaslea: Ekhiñe Zapiain/Ane Telletxea

Doneztebe (LH3-6). Ostiralak, 15:00-16:00, San Migel eskolan. Irakaslea: Iker Gorosterrazu

Doneztebe (Malerrekako helduak). Ostiralak, 18:00-20:00, Herrigunean. Irakaslea: Iker Gorosterrazu

 

Sakana

Altsasu (LH4-6). Ordutegia zehazteke, AEK Euskaltegian. Irakaslea: Saats Karasatorre

Altsasu (DBH bat-batean). Ordutegia zehazteke, AEK Euskaltegian. Irakaslea: Saats Karasatorre

Etxarri Aranatz (LH5-DBH1). Ordutegia zehazteke, Maixu-maistren etxean. Irakaslea: Saats Karasatorre

Irurtzun (LH4-DBH1). Ordutegia zehazteke, Kultur Etxean. Irakaslea: Saats Karasatorre

Lakuntza (LH4-6). Ordutegia zehazteke, Lakuntzako eskolan. Irakaslea: Saats Karasatorre

Lakuntza (DBH bat-batean). Ordutegia zehazteke, Lakuntzako eskolan. Irakaslea: Saats Karasatorre

 

Mendialdea

Leitza (LH5-DBH). Astearteak, 15:00-16:00, Erleta ikastetxean. Irakaslea: Xabat Illarregi

Lekunberri (LH5-DBH). Ordutegia zehazteke, Ibarberri ikastetxean. Irakaslea: Zehazteke

Ultzamaldea (LH3-DBH). Astelehenak, 16:00-17:00, Larraintzarko Bentan. Irakaslea: Iker Gorosterrazu


Pirinioak

Erroibar (Helduak). Ostegunak, 18:30-20:30, Erroko eskolan. Irakaslea: Xabier Terreros

 

Lizarraldea

Lizarra (Helduak). Astearteak, 19:00-20:30. Los Llanos Kulturgunean. Irakaslea: Aitor Irazustabarrena

 

*Talde hauetan ordutegia adostu ahal izango da irakaslearen eta izena emandako ikasleen artean.

 

IZEN EMATEA ETA ORDAINKETA

Izen ematea telematikoki egin beharko da, ondorengo loturan dagoen formularioa betez, irailaren 8tik 26ra bitarteko epean. Gutxienez, 4 lagunek eman beharko dute izena talde bat osatzeko.

Ordutegia moldatzeko aukera ematen duten taldeetan izena emandako ikasleekin batera adostuko da behin-betiko ordutegia, behin izen emate epea bukatuta (denontzako egokia den egunik/ordurik bilatu ezean, gehiengoak posible duen orduan emanen da klasea). Eskolak urriaren lehenengo astean abiatuko dira.

Ikasturteko matrikularen kobraketa bi kuotetan egingo da, urrian eta otsailean, helbideraketa bitartez.

Hauek dira 2025/2026 ikasturteko matrikula prezioak.

  • Haurrak: 80€ (Ikasturte osoa)
  • Helduak: 140€ (Ikasturte osoa)

 

Izen ematearekin lotutako kontuetarako, bi komunikazio bide jarriko ditu martxan Nafarroako Bertsozale Elkarteak:

  • Telefonoz: 948143747
  • Emaiez: nafarroa.transmisioa@bertsozale.eus

 

44 talde eskainiko ditu aurten Nafarroako Bertsozale Elkarteak, hainbat eskualde eta herrietan.