Nafarroa

Ireki da epea Nafarroako bertso eskoletan izena emateko, 2023-2024 ikasturterako

2023/09/05
Irailaren 5etik 30era bitartean izango da aukera izena emateko, webgune honen bitartez. Haur zein helduentzako 35 talde eskainiko ditu Nafarroako Bertsozale Elkarteak, herrialdeko hainbat herri eta bailaratan. Urriaren 9ko astean abiatuko dira eskolak.

Izena emateko, bete hurrengo formularioa: 

TALDEAK

Iruñerria

Arrotxapea (LH5-6). Ostegunak, 13:30-14:20, Patxi Larraintzar Ikastetxean. Irakaslea: Bittori Elizalde

Arrotxapea (DBH 1-4). Astelehenak, 17:00-18:00 NBEren egoitzan. Irakaslea: Josu Sanjurjo

Arrotxapea (16-18 urte). Ostegunak, 16:00-17:00 NBEren egoitzan. Irakaslea: Josu Sanjurjo

Alde Zaharra (LH5-6). Astelehenak, 15:30-16:30, Zaldiko Maldikon. Irakaslea: Bittori Elizalde

Iruñerriko helduak: Hasi (ia) berrien taldea. Ostegunak, 17:45-19:15, Euskokultur Mintegia (Arrotxapea). Irakaslea: Xabier Terreros

Iruñerriko helduak: Bat-batean. Astelehenak, 18:00-20:00, Zaldiko Maldikon. Irakaslea: Saioa Alkaiza 

Barañain (LH5-DBH). Astearteak, 17:30-18:30, Kultur Etxean. Irakaslea: Josu Sanjurjo

Sarriguren (LH6-DBH). Asteazkenak, 15:00-16:30, Oihanburu aretoan. Irakaslea: Josu Sanjurjo. 

Antsoain (LH5-LH6). Astelehenak, 17:00-17:45, Txoko Gorrin. Irakaslea: Saioa Alkaiza. 

Antsoain (LH6-DBH1). Astelehenak, 16:00-17:00, Txoko Gorrin. Irakaslea: Saioa Alkaiza.  

 

Sakana-Leitzaldea-Larraun-Ultzamaldea

Leitza (LH5-DBH). Asteazkenak, 17:15-18:45, Erleta Ikastetxean. Irakaslea: Xabat Illarregi. (Oharra: klasea bi zatitan emanen da, ikasmailaren arabera).

Altsasu (LH5-DBH3). Ostiralak, 16:00-17:00, AEK Euskaltegian. Irakaslea: Saats Karasatorre.

Altsasu (DBH4-Batxilergoa). Asteazkenak, 17:00-18:00, AEK Euskaltegian. Irakaslea: Saats Karasatorre

Etxarri Aranatz (LH5-DBH1). Ostiralak, 17:30-18:30*, Maisu-maistren etxea. Irakaslea: Saats Karasatorre. 

Lakuntza (LH4-DBH1). Asteazkenak, 18:30-19:30, Lakuntzako eskolan. Irakaslea: Saats Karasatorre

Irurtzun (LH5-DBH1). Astelehenak, 17:00-18:00, Kultur Etxean. Irakaslea: Aitor Irastortza

Lekunberri (LH6-DBH4). Astelehenak, 15:30-16:30, Ibarberri Ikastetxean. Irakaslea: Aitor Irastortza

Ultzama (LH3-LH6). Astelehenak, ordua zehazteke. Larraintzarko Bentan (Gizarte Etxean). Irakaslea: Aitor Irastortza. 

 

 

Baztan/Bidasoa

Ituren (10-14 urte). Astearteak, 18:00-19:00*, Eskola zaharrean.  Irakasleak: Estitxu Arozena/Iker Gorosterrazu

Doneztebe (LH5-6). Ostegunak, 15:00-15:50*, San Migel eskolan. Irakaslea: Estitxu Arozena

Doneztebe (Malerrekako helduak). Ostiralak, 18:00-20:00*, Herrigunean. Irakaslea: Egoitz Gorosterrazu/Iker Gorosterrazu

Lesaka (Helduak, bat-batean). Ostiralak, 18:00-20:00*, Arrano Elkartean. Irakaslea: Estitxu Arozena.

Lesaka (18-22 urte). Ostiralak, 16:30-18:00*, Arrano Elkartean. Irakaslea: Estitxu Arozena

Lesaka (13-16 urte). Astelehenak, 19:00-20:00*Arrano Elkartean. Irakaslea: Estitxu Arozena

Lesaka (LH6-DBH1). Asteazkenak, 16:15-17:15*, Itturrunxulon. Irakaslea: Estitxu Arozena / Ane Telletxea

Lesaka (LH3-5). Asteazkenak, 15:05-16:00*, Itturrunxulon. Irakaslea: Estitxu Arozena

Bera (LH). Astelehenak, 13:45-14:35*, Labiaga Ikastolan. Irakaslea: Estitxu Arozena.

Bera (DBH). Astelehenak, 17:00-18:30*, Beralandetan. Irakaslea: Estitxu Arozena

Etxalar (11-14 urte). Astearteak, 19:30-20:30, Iharrian. Irakaslea: Estitxu Arozena/Ane Telletxea

Arantza (9-15 urte). Asteazkenak, 17:30-18:30, eskolan. Irakaslea: Estitxu Arozena

Igantzi (10-14 urte). Ostegunak, 18:00-19:00*, Igantziko eskolan. Irakaslea: Estitxu Arozena/Ane Telletxea

Elizondo (LH-DBH). Ostegunak, 16:30-17:30, Elizondoko eskolan. Irakaslea: Estitxu Arozena

 

Besteak

Erroibar (Helduak). Astearteak, 19:00-21:00. Erroko eskola. Irakaslea: Xabier Terreros

Lizarra (Helduak). Astearteak, 19:00-21:00. Los Llanos. Irakaslea: Aitor Irazustabarrena

Tafalla (Helduak). Eguna eta ordua zehazteke. Tafallako Kultur Etxea. Irakaslea: Josu Sanjurjo

 

*Talde hauetan ordutegia adostu ahal izango da irakaslearen eta izena emandako ikasleen artean.

 

IZEN EMATEA ETA ORDAINKETA

Izen ematea telematikoki egin beharko da, ondorengo loturan dagoen formularioa betez, irailaren 4tik 30era bitarteko epean.Gutxienez, 4 lagunek eman beharko dute izena talde bat osatzeko.

Ordutegia moldatzeko aukera ematen duten taldeetan izena emandako ikasleekin batera adostuko da behin-betiko ordutegia, behin izen emate epea bukatuta (denontzako egokia den egunik/ordurik bilatu ezean, gehiengoak posible duen orduan emanen da klasea). Eskolak urriaren 9ko astean abiatuko dira.

Ikasturteko matrikularen kobraketa bi kuotetan egingo da, urrian eta otsailean, helbideraketa bitartez. 

Hauek dira 2023/2024 ikasturteko matrikula prezioak.

  • Haurrak: 80€ (Ikasturte osoa)
  • Helduak: 140€ (Ikasturte osoa)

 

Izen ematearekin lotutako kontuetarako, bi komunikazio bide jarriko ditu martxan Nafarroako Bertsozale Elkarteak:

  • Telefonoz: 948143747
  • Emaiez: nafarroa@bertsozale.eus

 

35 talde eskainiko ditu aurten Nafarroako Bertsozale Elkarteak, hainbat eskualde eta herrietan.