Nafarroako Bertsozale Elkartea

RSS ikonoa Twitter ikonoa fb

Nafarroa

948 merkatuan daude Nafarroako Bertsozale Elkartea eta Lanku

2017/11/15
Gaur abiatu da Nafarroako arteen merkatuaren lehen edizioa, Iruñean. Bi egunez, kultur eremuko 400 profesionalen elkargune izango da azoka. Bertan dira Nafarroako Bertsozale Elkartea eta Lanku.

Nafarroako Gobernuak eta Iruñeko Udalak antolatuta, gaur abiatu da Iruñean 948 Merkatua. Bere lehen edizioan, Nafarroako eta Euskal Herri osoko zein atzerriko 400 profesional eta kultur eragile baino gehiago bilduko ditu azokak, bi egunez. Bertan dira ere Lanku eta Nafarroako Bertsozale Elkartea. 

Baluarten jarritako erakusmahairen bitartez, bertsolaritza ezagutzera eman eta Bertsozale Elkarteak zein Lankuk duten kultur eskaintza hedatzea da xedea. Modu horretan, ohiko bertso saioez gain, bertsolaritzak beste kultur adierazpenekin elkarlanean sor ditzaken emanaldiak ezagutarazi nahi dituzte elkarteak zein Lankuk. Bihar, gainera, bere jardunaren berri emango dute bi eragileek, publiko aurreko aurkezpen batean, 13:45ean, Baluarten bertan.