Nafarroa

2024ko Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketarako izen ematea ireki da

2024/03/19
Apirilaren 26an jokatuko da Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako 38.edizioa, Iruñeko Laban.

Txapelketak bi fase izanen ditu: 

Lehenengo fasean bertsolari guztiak arituko dira, eta honako hau da egin beharko duten lana: 

  • Lau oinak emanda bertso bana osatu
  • Bukaera emanda bertso bana osatu. 
  • Hitza gaitzat hartua bertso bana osatu.
  • Gai orokorra emanda, gehienez 5 puntuko bertso bana osatu. 

 

Ondoren, bigarren fasera sailkatutako bertsolariek honako lan hauek egin beharko dituzte:

  • Zortziko txikian, ofizioka, bina bertso. 
  • Ganbarako lana: 
    • Puntu bati erantzunez bertso bat. 
    • Gaia emanda bertso bat. 

 

Txapelketan izena emateko honako galdetegia bete beharko dute parte hartzaileek, martxoaren 31 baino lehen.