Nafarroa

Arratsaldeko lauretan irekiko dira Anaitasunako ateak

2013/03/22
Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala arratsaldeko 17:00etan hasiko da, eta Anaitasunako ateak ordubete lehenago irekiko dira, 16:00etan. Larunbat goizera arte erosi ahal izango dira sarrerak internetez, www.bertsosarrerak.eu atarian. Takilan, berriz, azken sarrerak salduko dira 15:30eatik aurrera. Anaitasuna bertso jarduera gozo baterako egokitu du Nafarroako Bertsozale Elkarteak, hortaz aforoa mugatua da eta hobe sarrerak aurretik hartzea.

Zuzeneko emisioak eta saio berezia ETB-n

Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalak ikusmin handia piztu du eta horren lekuko da finalak hainbat hedabidetan izanen duen zuzeneko jarraipena.

Bertsoa.com eta Eitb.com interneteko atarietan zuzenean eskainiko dute saioa. Zuzeneko emisioa eginen dute Xorroxin eta Info7 irratiek ere.

Horrez gain, larunbatean berean ETBren lehen kateak finalaren laburpen zabala eskainiko du 22:00etatik aurrera.