Gipuzkoa

Rufino Iraola hil da

2019/06/18
Bertsolaritzaritzako hainbat alorretan jardundako Rufino Iraola Garmendia gaur arratsaldean hil da, 73 urte zituela, azken egunetan izandako osasun arazoek txarrera egin ondoren.

Idazle eta bertso eragile gisa oso ezaguna zen zaldibiarra. Besteak beste, bertso saioei buruzko kronikak egin zituen hedabide desberdinetan, hainbat sariketa eta txapelketatan epaile lanetan jardun zen eta bertso idatzi askoren sortzaile izan zen. 

Haren anaia Patxi Iraola bertsolaria apirilaren 27an hil zen.

Gorpua Beasaingo Goierri Beilatokian egongo da bihar 20:30ak arte eta hileta elizkizuna ostegunean izango da, 19:00etan, Zaldibiako Santa Fe parrokia elizan.