Gipuzkoa

Jokin Irastorza, Gipuzkoako Eskolarteko finalera sailkatua

2017/03/13
Altzon jokatu zen laugarren kanporaketa eta oiartzuarra nagusitu zen.

Gipuzkoako Eskolarteko bat-bateko txapelketako laugarren kanporaketa jokatu zen martxoaren 10ean Altzoko Elordi Elkartean. Afalondoren bertan bildutako 70 bat zaleren aurrean aritu ziren bertsotan Xabier Agirre, Haizea Arana, Aner Peritz, Imanol Albizu, Ane Beloki eta Jokin Irastorza. Azken hau izan zen saioko irabazlea, beraz, finalerako zuzenean sailkatua.

Hurrengo eta azken kanporaketa martxoaren 17an, ostiral honetan izango da Orioko Gure-Etxea Elkartean. Bertan arituko den zortzikotea ondorengoa izango da:

-Gontzal Belategi Zubia

-Andoni Mujika Izagirre

-Ane Peñagarikano Leiva

-Julene Iturbe Epelde

-Gartxot Ramirez Saralegi

-Peio etxabe Arregi

-Igauri Lopetegi Amostegi

-Ekain Lopez Fraile

Bertso-afarirako txartelak www.bertsosarrerak.eus webgunean erosi ahal izango dira asteazkenera arte. Ostiraleko saioan erabakiko da apirilaren 2an, Azpeitiko finalean zein zortzi bertsolarik kantatuko duten. 

Agenda

2017-11-19 Errezil Lagun-artekoa

Jubilatuen eguna. Bertso bazkaria

2017-11-21 Errenteria Berezia

"Adin adin" egitasmoa. Bertso tailerra

2017-11-22 Usurbil Berezia

"Adin adin" egitasmoa. Bertso tailerra

2017-11-22 Azpeitia Berezia

Erradikalak gara. Bertsoa eta bakarrizketa

2017-11-23 Donostia Plaza librea

Sinnergiak. Bertsolariak

Agenda osoa

BDB gaur

2004-11-19 Donostia

Amaia Agirre, Andoni Egaña, Jon Martin, Aitor Mendiluze

A. Agirre:
Ni neu katu zolia
ez da berriketa
nunahi nabil xirikan
eta ezin neka
azkazalak zorroztu
berri dauzkat eta. (bis)

A. Mendiluze:
Konturatu al zera
zakurra naizela?
Ta nerekin daukazu
arrisku itzela
azkazalak dauzkazu
nik hortzak bezela. (bis)

A. Egaña:
Ta nere desgrazia
oraintsu hasten da
hortxe ibiltzen bainaiz
ni ezin irtenda
ordenagailu bati
lotu ninduten-da. (bis)

J. Martin:
Katu eta txakurra
bikote itzela
xagua're hor dago
galduta bezela...
neri iruditzen zait
txoria naizela. (bis)

A. Agirre:
Nik biak jango ditut
ondo badakizu
ta atzetik zerorrek
ni jaten banauzu
digestioa egiten
kosta behar zaizu. (bis)

A. Mendiluze:
Hainbeste digestio
hainbeste histori...
ez zaiozu sinistu
katu, edonori
txakurrek dena jaten
duteneko hori. (bis)

A. Egaña:
Ba xagu gizajoa
ez dago hain lasai
aurreko pantaila hortan
aspaldi hontan ai!
Gaztaik ez dute jartzen
eta sagarrak bai. (bis)

J. Martin:
Jan nahi nauten kontuak
neri zenbat grazi!
Hemen hiruretatik
dakidala kasi
inorrek ez du hegan
egiten ikasi. (bis)

A. Agirre:
Nahiz ta mintzatu zeran
txori oso errez
kaiolan edo libre
hautatu mesedez
nik erabakitzeko
jan edota jan ez. (bis)

A. Mendiluze:
Baina ze txori mota
ote dago hemen?
Inork daki tarina
edo okila den?
Xagu, inoiz kantari
entzun al zenuen? (bis)

A. Egaña:
Nik nagusia daukat
maiz aldamenean
ehun metro egin nitun
aidez zuzenean
pantaila bapatean
itzali zenean. (bis)

J. Martin:
Animaliei atera
nahi aina etekin
nahiko nahastuta nabil
ordutegiekin
sarri nahasten naute
saguzar batekin. (bis)

A. Agirre:
Begirada joan zait
xaguan atzera.
Sinistu nahi det baina
posible ote da?
bi metroko isatsa
disko gogorrera. (bis)

A. Mendiluze:
Ni nagusiarekin
nago amorruan
horri antzeman diot
lehenengo orruan:
oilar bat jarri dute
kaiola barruan. (bis)

A. Egaña:
Katua ote dabil
xaguakin bero?
Nik huts egiterikan
ez zazu espero
azpiko bola goxo
igurtzi ezkero. (bis)

J. Martin:
Xaguari beiratu
diot berehala:
bi metroko buztana
omen du, aibala!
Horrek esan nahiko du
metrosexuala. (bis)

A. Agirre:
Barka xagua zabiltz
bastante aldrebes
bola ikutzen ez naiz
hasiko hain errez
birusa sartu'iozu
baina katuai ez. (bis)

A. Mendiluze:
Uste det neuk ipini
behar det bakea
hobe belarrondoan
denei ematea
eta hauek utzi ta
pentsutik jatea. (bis)

A. Egaña:
Zerbait kontatzea're
nunbait komeni zan
denok kontatu degu
hitzekoak izan...
txori kantatu zerbait
despedida gisan. (bis)

J. Martin:
Kantatu beharko dut
agurra propio;
berak eskatu dit ta
ze erremedio!
Hau bukatzera doa
guztiei apio. (bis)

Mitxelena, Manuel Jose "Eperra"

Hil 1906-11-19

Maria Gabriela Bengoetxea Arzak-ekin ezkondua (1851) "Eperra agure zar bat zan, bañan ijito-planta alakoa. Zakur batekin eskean ibiltzen zan. Emen, Errenterian, askotan izaten zan. Aiendola baserria a...

Egun on Euskal Herria

Unai Iturriagak bost aldiz erabili du 2005eko Txapelketa Nagusian. Finaleko agurrean kantatu zuen bertso hau.