Gipuzkoa

Gipuzkoako Eskolartekoa

EH-eskolartekoa2014.jpgOrain arte, Ikastolen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak, nork bere bidetik landu du bertsolaritza. Orain bi urte, baina, elkarrekin bide oparo bat egiteko elkartu ziren bi erakundeak. Lankidetza horren ondorio da, besteak beste, 2014ko Eskolarteko Txapelketa eta Bertso Eskolen Eguna elkarrekin antolatzea

Berrikuntza: filosofian eta formatuetan

Kanporaketa egun bakoitzean, hiru ekimen antolatuko dira herri berean.

                 -Idatzizko sariketa, ohi bezala egingo dena: ikastetxe batean herri ezberdinetako ikastetxeetako ikasleak elkartu, eta bertsoak jartzeko gaia emango zaie, eta denbora jakin bat. Lanak bertan aurkeztuko dituzte, eta lan hautatuak bat-bateko txapelketaren final egunean sarituko dira.

                 -Saio didaktikoa, lehen aldiz egingo dena. Idatzizko lanak egin dituzten ikasle horiek elkartuko dira hurbileko areto batean, eta eurentzat neurrikoa (erakargarria) izango den saio bat eskainiko dute inguruko bertso-eskoletako haurrek eta bi bertsolari ezagunek. Gai jartzaileak publikoa ere inplikatzeko ariketak jarriko dizkie.

                 -Bat-bateko txapelketaren kanporaketa. 15-18 urteko gazteek hartuko dute parte (15 urtez beherakoak ez dira bat-batekoan lehiatuko). Herriko elkarte batean bertso afari formatuan egingo dute bat-bateko kanporaketa saioa, arratseko 19:00etan hasita.

Agenda

2017-11-22 Usurbil Berezia

"Adin adin" egitasmoa. Bertso tailerra

2017-11-22 Azpeitia Berezia

Erradikalak gara. Bertsoa eta bakarrizketa

2017-11-23 Donostia Plaza librea

Sinnergiak. Bertsolariak

2017-11-24 Zestoa Berezia

"Adin adin" egitasmoa. Bertso tailerra

Agenda osoa

BDB gaur

2009-11-22 Iruñea

Amets Arzallus

Nahiz eta gure ohitura ez den
inun egitea negar
nahiz eta diru kutxak agian
hantxe dauzkaten lehertzear
Udalak keba laguntzarik ez
ze odol min eta ze har!
Baina guk zuen txaloa dugu
saio guztietan zehar
ta hori hala den arte ez dugu
beste babeslerik behar.

Alberro, Jesus

Hil 2013-11-22

...

Bengoetxea, Juana Joxepa "Andre Haundia"

Jaio 1861-11-22

Ez da gelditzen inon bere bertsorik. Bertsolari arteko familikoa zen: Juan Antonio Bengoetxea "Antoniyo" zen bere aita eta Maria Luisa Petrirena eta Juan Frantzisko Petrirena "Xenpelar"-en lehengusua....

Bidegarai Soubelet, Piarres

Jaio 1904-11-22

...

Ligoi bizitza ez da izaten

Gaur eguneko doinu berri luzeen berezitasunak ditu, errepikapen eta guzti.