Gipuzkoa

Gazteentzako egonaldia Lasturren, apirilaren 20tik 22ra

2018/03/16
Aurten ere, hiru eguneko egonaldia izango da Lasturren, 14 eta 20 urte bitarteko gazteei zuzenduta.

Laugarren urtez ospatuko da Lasturko egonaldia, Gipuzkoako bertso eskoletako gazteek haien arteko harremanak indartu, lagunartean asteburu ederra igaro eta bertsoarekin eta kulturarekin lotutako ekintzekin gozatzeko.

Asteburuari apirilaren 20an, ostiralarekin, emango diogu hasiera, Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketaren bat-bateko finalarekin. Larunbatean, bertso bazkaria eta musika emanaldia izango ditugu, gonbidatu bereziekin. Igande eguerdian amaituko da egonaldia.

Bertan parte hartu nahi duenak honako fitxa bete eta 50€ko ordainketa egin beharko du, apirilaren 8a baino lehen.

OHARRA: Ordainketa egin arte izen ematea ez da ofiziala izango.

Agenda

2018-04-20 Donostia Haur eta gazteentzako ikuskizuna

"Bertsolharitza" haurrentzako emanaldia

2018-04-20 Itziar Eskolartekoa

Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa. Finala.

2018-04-20 Irun Sariketa

Bertsotruk. Euskal Herriko Bertso Eskolen arteko desafioa: Txingudi vs Aramaio. Bertso-poteoa eta bertso-afaria

Agenda osoa

BDB gaur

2002-04-20 Algorta

Iñigo Mantzizidor "Mantxi"

Txikitandikan ikusi eta
nolatan ni ez ohartu
aitak amatxo hainbat alditan
jipoitu eta behartu.
Txikia izan ta ezertara
ez naiz sekula ausartu
egia zertan ukatu?
Aita nahi nuke urkatu! (bis)
Beste aukerarik ez det ta amaren
hilotzari begiratu
baten bihotza geratu egin da
nerea azeleratu. (bis)

Ubeldurekin eta markekin
betea dauka azala
amatxo ez dago jada bizirik
Jaunak anpara nazala!
Nola ahaztu aita kabroian
indarkerizko itzala?
Lehen txikia nintzala
geldik nengoen aibala! (bis)
Nahiz sakonean maitatzen dedan
nik bera aita bezala
maitasunaren alde iluna
ere probatu dezala! (bis)

Odola daukat borborka eta
ezin det segi horrela.
Hau bukatu da, nahiz lehen tragatu
zetorrena zetorrela:
labana hartu edo lepotik
igarotzeko kordela...
Baina pentsatu det bela
zertan prestatu eskela? (bis)
Aita alua ez det ez hilko
lehen esan dedan bezela
ez det nahi inork esan dezan ni
aitan iguala naizela. (bis)

Aranburu, Pello "Saikola"

Jaio 1903-04-20

...

Agur hainbeste poz eman duzun

Musika gregorianoa du oinarri Amurizak dionez, "De lamentatione Jeremiae profetae". KATEAN TXAKUR UMILA doinuaren hasiera dakar gogora. Lazkao Txikiren hileta ondoren Lazkaoko hilerrian Amurizak kantatuak; gero Xabier Kalparsoro ETAkidearen errautsak Zumaian zabaltze-ekintzarako; eta 1994ko Bertsolari egunean ere erabili zuen doinu errezitatu hau. AGUR Sagar Beltzeran 229-233 Lazkao Txikiri, eta 273 Xabier Kalparsorori.