Asteburu ederra Lasturren

2017/04/26
Azken urteetan bezala Gipuzkoako bertso-eskoletako gazteek Lasturren hiru egunez gozatzeko aukera izan zuten.

Apirilaren 21etik 23ra izan zen aurtengo Lasturko egonaldia. Bertan bildu ziren Gipuzkoako bertso-eskoletako 14-18 urte bitarteko gazteak. 

Ekintza eta gonbidatu desberdinak izan ziren aurtengoan ere. Lehenbiziko egunean Mikel Markezen bisita jaso zuten eta berarekin denbora luzez berriketan egon ondoren euskal kantagintzaren bilakaera aztertzeko aukera izan zuten. Ondoren, ez zen kanturik falta izan.

Larunbatean berriz, Julio Soto eta Eneko Lazkozek Nafarroako finaleko buruz burukoa errepikatzeko aukera ederra izan zuten, Lasturretik Endoiara oinez joan eta bertan egindako bertso bazkarian.

Nola ez, gazteek sormenerako tartea ere izan zuten eta beste behin ere lagun berriak ezagutu eta bertsoaz eta honen inguruaz gozatzeko aukera paregabea izan zen Lasturkoa.

Oroitzapen goxoekin eta hurrengoaren zain geratu dira guztiak!