Gipuzkoa

Zapla bertsolari gazteen zirkuituak Eskoriatzan egingo du lehen geldialdia

2021/05/24
Maiatzaren 29an izango da saioa, Eskoriatzako museoko jardinean.

Zaplak, bertsolari gazteen zirkuituak, larunbat honetan ekingo dio bere ibilbideari. Lehendabiziko geldialdia Eskoriatzan egingo du, Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak Hanka Motx bertso eskolarekin elkarlanean antolatutako saioan.

Saioa arratsaldeko 18:00etan izango da Eskoriatzako museoko jardinean eta kantuan ondorengo hauek arituko dira:

Maddi Aiestaran

Julene Iturbe

Asier Ibarguren

Onintza Enbeita

Gai jartzailea berriz, Olatz Zuazubiskar izango da.

Saiorako sarrerak gonbidapen bidez eskuratu ahal izango dira lotura honetan.