Gipuzkoa

Zabalik dago Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketarako izen ematea

2023/01/09
Urtarrilaren 30era arte eman ahal izango da Eskolartekoan parte hartzeko izena

2023koa XLIII.edizioa izango du Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketak eta azken urteetan bezala Gipuzkoako Bertsozale Elkartearen eta Ikastolen Elkarteren arteko elkarlana izango da.

Bi zati izango ditu aurtengoak ere, idatzizkoa eta bat-batekoa. Idatzizkoaz Ikastolen Elkartea arduratuko da eta berriz ere aurrez aurreko formatua izango du, bat-batekoa berriz Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak antolatuko du eta bertso afari formatuan egingo dira saio guztiak.

Bat-batekoan 15-18 urte bitarteko gazteek hartu ahal izango dute parte eta ondorengoa izango da egutegia:

Kanporaketak

-Martxoak 10
-Martxoak 17
-Martxoak 24
-Martxoak 31

Finala: apirilak 21.

Parte hartzaileek kanporaketetan egin beharreko lanak hauek izango dira:

-Hasierako agurra (nahi den neurrian).
-4 oinak emanda, 8ko txikian bertso bat.
-Binaka/hirunaka, gaia emanda, 8ko handian bina bertso.
- Binaka/hirunaka, gaia emanda 3na kopla.
-Bakarka: puntu bati erantzun eta gaia emanda bertso bat (gehienez 5 puntuko neurrian).
-Bukaerako agurra (nahi den neurrian).

Finaleko lanak berriz, ondorengoak:

-Hasierako agurra (nahi den neurrian).
-4 oinak emanda, 8ko txikian bertso bat.
-Binaka, gaia emanda, 8ko txikian bina bertso.
-Binaka, gaia emanda, 8ko handian bina bertso.
-Bakarka: puntu bati erantzun eta gaia emanda bertso bat (gehienez 5 puntuko neurrian).
-Bukaerako agurra (nahi den neurrian).

Bat-batekoan parte hartzeko izena emateko galdetegi bat bete beharko da urtarrilaren 30a baino lehen. Horretarako klikatu hemen.