Gipuzkoa

Zabalik da Lasturko egonaldirako izen-ematea

2026/02/23
Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak 13-20 urte bitarteko gazteentzat egonaldia antolatu du, Lasturren.
Gipuzkoako bertso eskoletako gazteentzat asteburu pasa antolatu du Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak urtero bezala . Egonaldia Lasturko aterpetxean egingo da apirilaren 24tik 26ra, Eskolarteko finalarekin hasita. Bertso eskoletako 13-20 urte bitarteko gazteek aukera izango dute bertsoaren aitzakian hainbat ekintzaz gozatu eta elkar ezagutzeko.
Honakoa Izango da egitaraua:
Apirilak 24, ostirala, Azpeitia:
  • 18:00: Gelatik Plazarako BDH mailako finala, Dinamoa Sormen Gunean.
  • 20:00: Gipuzkoako Eskolartekoko finala, Elikagunean.
  • Ondoren, Lasturrera bidaia.
Apirilak 25, larunbata, Lastur:
  • Goiza: Gosaria eta Endoiara txangoa.
  • Bazkaria: Endoiako ostatuan.
  • Bazkalostean: bertso jarriak trikitixarekin lagunduta.
  • Arratsaldean: Pirata eta merkanteen jolasa.
  • Bertso afaria: Maider Arregi eta Andoni Rekondo bertsolariekin.
Apirilak 26, igandea, Lastur:
  • Goiza: gosaria eta etxera itzulera.

Egonaldiaren kostua 55€koa izango da eta parte hartzeko galdetegi hau bete beharko da apirilaren 16a baino lehen.

Oharra: Eskolartekoko finaleko sarrera aparte erosi beharko da, www.bertsosarrerak.eus atarian.