Gipuzkoa

Uxue Alkorta da Gipuzkoako Eskolarteko finalerako hirugarren sailkatua

2018/03/05
Joan den ostiral gauean Orioko Aldapa Elkartean jokatu zen hirugarren kanporaketan lortu zuen finalerako txartela bertsolari zarauztarrak.

Orioko Aldapa elkartean izan zen, ostiral iluntzean, hirugarren kanporaketa. 90 entzule adi-adi zituztela aritu ziren kantuan Josu Ibarguren, Aimar Sorazu, Igauri Lopetegi, Uxue Alkorta eta Itziar Mendia. Uxue Alkorta izan zen saioko irabazlea eta, Imanol Albizu eta Haizea Aranarekin batera, zuzenean sailkatuta dago apirilaren 20an Lasturren ospatuko den finalerako.

 

Hurrengo kanporaketa ostiralean izango da, martxoaren 9an, Ereñotzuko Ur-Mia Elkartean. Bost bertsolari hauek izango dira bertan:

 

- Ekain Tolaretxipi Errazti

- Kepa Galparsoro Munduate

- Oihana Arana Cardenal

- Aner Peritz Manterola “Euzkitze”

- Julene Iturbe Epelde

 

Bertso afarirako txartelak www.bertsosarrerak.eus webgunean erosi ahal izango dira, ostegun eguerdira bitarte.