Gipuzkoa

Otsailaren 28an hasiko da Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa

2020/02/17
Bat-batekoan, hiru kanporaketa eta finala izango dira. Idatzizkoan, berriz, zortzi saio egingo dira.

Otsailaren 28an abiatuko da Gipuzkoako Eskolarteko XXXX. Txapelketa. Bat-batekoan, guztira, 16 parte hartzaile izango dira, afari formatuan izango diren kanporaketetan. Lasturko finalean, horietatik sei izango dira kantari, apirilaren 3an.

Honakoa izango da egutegia:

- Otsailaren 28an, Oñatiko Larrain-Gain Elkartean:
•    Beñat Mateos Zeberio
•    Ekain Tolaretxipi Errazti
•    Maide Garmendia Jauregi
•    Naia Arrizabalaga Arrieta
•    Oibar Olano Goikoetxea

Aurkezlea: Unai Belaustegi Bedialauneta

- Martxoaren 6an, Ikaztegietako Herrigintza Elkartean:
•    Ane Zubia Aranalde
•    Irati Arakistain Mendizabal
•    Hodei Munduate Etxeberria
•    Joar Garate Rueda
•    Xabier Albizu Gurrutxaga

Aurkezlea: Saroi Jauregi Aiestaran

- Martxoaren 13an, Ereñotzuko Ur-Mia Elkartean:
•    Amets Aizpurua Mancisidor
•    Aner Peritz Manterola
•    Jon Mendiluze Mujika
•    Nerea Isusi Gomez
•    Olatz Zuazubiskar Iñarra
•    Uxue Ostolaza Zubia

Aurkezlea: Uxune Areizaga Aranberri

Finala, apirilaren 3an izango da, Lasturko tabernan. Sei parte hartzaile arituko dira bertan: kanporaketetako irabazleak eta puntuazio altuena eskuratzen duten hiruak.

Saio guztiak afalostean izango dira eta afaltzeko txartela eskuratu nahi duenak www.bertsosarrerak.eus webgunean du horretarako aukera. Sarrerak saioaren aurreko ostegun eguerdira arte izango dira eskuragarri.

Idatzizkoa

Idatzizkoari dagokionez, bailarako antolatutako zortzi saio izango dira aurten. Goizez izango dira saioak. Lehenik, ohi bezala, gaia eman eta bertsoak sortzen arituko dira gaztetxoak. Segidan, bertso saio didaktikoaz gozatu ahal izango dute eta, amaitzeko, sari banaketa izango da. Honakoa izango da egutegia:

- Martxoaren 10ean, Lezoko Gezala aretoan.
- Martxoaren 11n, Eskoriatzako Almen Ikastolan.
- Martxoaren 12an, Tolosako Laskorain Ikastolan.
- Martxoaren 13an, Elgoibarko Ikastolan.
- Martxoaren 24an, Zumarragako Zelai Arizti Aretoan.
- Martxoaren 25ean, Azpeitiko Basazabal Aretoan.
- Martxoaren 26an, Usurbilgo Oiardo Kiroldegian.
- Martxoaren 27an, Hernaniko Biteri Kultur Etxean.