Gipuzkoa

Osatu da Gipuzkoako Eskolartekoko finala

2026/03/28
Kattalin Arabolaza, Inge Mitxelena, Duna Urteaga eta Haritz Alkorta izan dira kanporaketetako irabazleak.

Atzo arratsaldean osatu zen Gipuzkoako Eskolartekoko finalisten zerrenda. Usurbilen eta Legazpin izan ziren saioak, eta Haritz Alkortak eta Duna Urteagak batu zituzten puntu gehien. Joan den asteko irabazleak Kattalin Arabolaza eta Inge Mitxelenarekin batera finalean kantatuko dute, eta beste lauak puntuazioz sailkatu dira. Honenbestez, hauxe da finalean kantuan ariko den zortzikotea:

Kattalin Arabolaza (Oñatiko irabazlea)
Inge Mitxelena (Altzoko irabazlea)
Duna Urteaga (Legazpiko irabazlea)
Haritz Alkorta (Usurbilgo Irabazlea)
Ekhi Alvarez
Urko Arakistain
Eñaut Otaño
Adei Urbitarte

Finala apirilaren 24an izango da Azpeitiako Elikagunean, afalostean. Afaritarako sarrerak bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragarri.