Mariasun Oteiza hil da
Gipuzkoako Bertsozale Elkartearen orbitan ibilitakoa da Mariasun Oteiza Agirre (1948, Eibar). Hainbat roletatik aritu da bertsogintzan eragiten: gai-jartzaile lanetan, irakasle, Gipuzkoako zuzendaritzako kide... Batera zein bestera, bertsolaritzari lotua eman du bizia.

Mariasun Oteiza 1995eko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan gaia jartzen. XDZ
1980ko hamarkadan hasi zen bertsolaritzan bidea egiten. Saioetan gaiak jartzen aritzen zen Gipuzkoan zehar: bizileku zuen Eibarren, baina baita gainerako herrietan ere; izan ere, Euskal Herriko gai-jartzaile taldeko kide zen. Bertso Eskolako irakasle ere izan zen Debabarrenan eta Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko zuzendaritza kide ere izan zen.
Bide urratzaile izandakoa da Oteiza, 80 hamarkada gutxi baitziren argitan zein itzalean bertsolaritzan aritzen ziren emakumeak. 77 urterekin hil da.