Larunbatean aurkeztuko dugu Herriarteko txapelketa
2026/01/15
9 urteren ondoren aurten ere taldekako txapelketa jokatuko da Gipuzkoan. Txapelketa honen xehetasunak azalduko dira larunbetan egingo dugun prentsaurrekoan.
Datorren larunbatean, urtarrilaren 17an, Gipuzkoako Herriarteko Bertsolari Txapelketaren aurkezpen prentsaurrekoa egingo dugu Villabonako Subijana etxean, Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen egoitzan. Goizeko 11:30ean izango da prentsaurrekoa. Lehenengo talde argazkia aterako da eta ondoren ordezkariek hartuko dute hitza.
9 urteren ondoren aurten ere taldekako txapelketa jokatuko da Gipuzkoan. Honen xehetasunak azalduko dira larunbateko prentsaurrekoan. Bertan, Gipuzkoako Bertsozale Elkartearen ordezkariak eta txapelketako parte hartzaileak izango dira.