Koxme Lizaso bertsolaria hil da

2013/08/09
Oiartzuarra, bertsotan 50eko hamarkadan hasi eta hurrengo hamarkadetan zehar plazaz plazaz ibili zen kantuan puntako bertsolariekin. Bihar, abuztuak 10, arratsaldeko 7etan izango da hileta-elizkizuna Oiartzungo San Esteban parrokian.

Oiartzuarra, Errenterian ere bizi izan zen urte luzez. Lanbidez baserritarra izanik, baserriko lanen ezagutza handia zuen eta jakintza hura erakustea ere gustuko zuen. Euskararekiko ere kontzientzia handia zuen, euskararen zuzentasunaz eta transmisioaz ardura erakutsi zuen.

Bertsotan 50eko hamarkadan hasi eta hurrengo hamarkadetan zehar plazaz plazaz ibili zen kantuan. Bere bertso-lagun Jose Joakin Mitxelena, Lexoti eta Oiartzungo beste bertsolariak izan ziren, eta beste puntako bertsolariekin ere sarritan jardun zuen: Uztapide, Manuel Lasarte, Lazkao Txiki, Txomin Garmendia, Euxebio Igartzabal, Imanol Lazkano... . Bertso-jartzaile ere aritu zen.

Koxme Lizasoren biografia BDB, Bertsolaritzaren Datu-Basean

Koxme Lizaso