Gipuzkoa

June Aiestaran irabazle Eskolarteko Txapelketako lehendabiziko kanporaketan

2023/03/13
Legazpiko kanporaketa irabazita zuzenean sailkatu da apirilaren 21ean Lasturren ospatuko den finalera

Martxoaren 10ean, pasa den ostiralean hasi zen Gipuzkoako Eskolartekoa, Legazpin. Muruazpi elkartean 50 lagun inguru elkartu ziren afaldu eta saioaz gozatzeko. Kantuan June Aiestaran, Harri Agirresarobe, Eñaut Olarra Aratz Arzelus eta Uxue Igartua aritu ziren, eta azkenean June Aiestaran izan zen saioko irabazlea.

Gai jartzailea Oibar Olano izan zen eta bertsolarien lana epaitzen Eneritz Azkue, Iñigo Legorburu eta Mikel Lersundi aritu ziren.

Hurrengo kanporaketa, ostiral honetan, martxoaren 17an izango da Zarauzko Urpekoak elkartean. Kantuan Amets Aizpurua, Urko Arakistain, Jakes Etxeberria, Aratz Ramos, Maddi Lasa eta Sustrai Goenaga arituko dira. Afarirako txartelak www.bertsosarrerak.eus atarian egongo dira salgai ostegun eguerdira arte (lehenago agortu ezean).

Legazpiko kanporaketako parte hartzaileak.