Juan Mari Narbaiza bertsolaria zendu da

2016/11/19
Bere aldeko hileta elizkizuna gaur izango da Eibarko San Andres parrokian, iluntzeko 19:00etan.

Juan Mari Narbaiza bertsolari eibartarra hil zen atzo 67 urte zituela. Ibilbide luzeko bertsolaria izan zen, 1967ko San Isidro egunez egin baitzuen lehenengo saioa Arraten, Antonio Mari Eizmendi "Loidisaletxe" bertsolariarekin batera.

Ordutik hainbat saio eta txapelketatan parte hartu zuen eta, besteak beste, Xenpelar Saria irabazi zuen 1971n. Gai-jartzaile eta bertso-irakasle lanetan ere aritu izan da.

Hileta elizkizuna gaur

Bere aldeko hileta elizkizuna gaur izango da Eibarko San Andres parrokian, iluntzeko 19:00etan.

Juan Mari Narbaiza bertsolaria