Gipuzkoa

Jexux Iruretagoiena "Baxakarte" bertsolari zumaiarra hil da

2015/02/18
1940an jaioa, herri bertsolaria zen "Baxakarte". Horrez gain, Zumaiako bertso-eskolari asko lagundu zion.

Izaera zirikatzailea zuen Jexux Iruretagoiena Baxakartek, eta txispa handiko bertsolaria zen. Hainbat gazte txapelketatan parte hartua, Oiartzungoa irabazi zuen 20 urte zituenean. Zumaian Santa eskean aritzen zen gustura eta eroso, askotan Jon Maia ondoan zuela, soinujole eta dultzaineroek lagunduta. Zumaiako bertso-eskolari asko lagundu zion Baxakartek, besteak beste herriko txapelketan epaile lanak eginez.

Joanito Dorronsorok, Zumaiako bertso-eskolaren izenean, honako agur testua idatzi du Baleike aldizkarian. Horrekin batera, bertsoa egin diote zendu berri den bertsolariari.

 

Jexux Iruretagoiena "Baxakarte" (Argazkia:Gorka Zabaleta)