Ireki da 2026ko Gipuzkoako Eskolartekorako izen-ematea
2026koa XLVI.edizioa izango du Gipuzkoako Eskolartekoak. Azken urteetan bezala, Gipuzkoako Bertsozale Elkartearen eta Ikastolen Elkartearen artean antolatuko da: bertsopaper lehiaketa antolatuko du Ikastolen Elkarteak, eta bat-batekoaz Gipuzkoako Bertsozale Elkartea arduratuko da.
Idatzizkoa
Aurten bi atal izango ditu idatzizkoak, adinaren eta lanak gauzatzeko eraren araberakoak:
Bata presentziala eta bestea online (DBH 3 tik batxilergoko 2. mailara)
Bat-batekoa
Bat-bateko txapelketan, aldiz, 14-18 urte bitarteko gazteek parte hartu ahal izango dute. Ondorengoa da aurtengo egutegia:
Kanporaketak:
- Martxoak 18, asteazkena: Altzo
- Martxoak 18, asteazkena: Oñati
- Martxoak 27, ostirala: Legazpi
- Martxoak 27, ostirala: Usurbil
Finala:
- Apirilak 24, ostirala: Azpeitia
Hauek izango dira kanporaketetan egin beharreko lanak:
- Hasierako agurra (nahi den neurrian).
- 4 oinak emanda, 8ko txikian bertso bat.
- Binaka/hirunaka, gaia emanda, 8ko txikian bina bertso.
- Binaka/hirunaka, gaia emanda 3na kopla.
- Bakarka: punturi erantzun bat eta gaia emanda bertso bat (gehienez 5 puntuko neurrian).
- Bukaerako agurra (nahi den neurrian).
Finaleko lanak, berriz, ondorengoak:
- Hasierako agurra (nahi den neurrian).
- 4 oinak emanda, 8ko txikian bertso bat.
- Binaka, gaia emanda, 8ko handian bina bertso.
- Binaka, gaia emanda, 8ko txikian bina bertso.
- Bakarka: bi punturi erantzun eta gaia emanda bertso bat (gehienez 5 puntuko neurrian).
- Bukaerako agurra (nahi den neurrian).
Bat-batekoan parte hartzeko izena emateko galdetegi bat bete beharko da otsailaren 8a baino lehen.
Izen-ematea, hemen.