Inaxi Etxabe bertsolaria hil da

2020/07/11
Inaxi Etxabe bertsolari oikiarra hil da.

Inaxi Etxabe (Oikia,1933) bertsolaria hil da. Sortzez bertsolari izatea estimu handikoa zen leku baten jaio izanagatik ere, tabernan inoiz kantatu gabeak jendaurrean bertsotan egiterako bazituen urte batzuk. Hainbat aldizkaritan eta argitaratu izan dira bere bertso idatziak.

Isilarazitako emakume bertsolarien belaunaldi oso baten lekuko, oholtzan azkenengo aldiz 2015eko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalean ikusi genuen. Bera izan zen Beñat Gaztelumendi txapeldunari txapela jantzi ziona.

Hitzetik Hortzera telebista saioak joan den martxoan elkarrizketatu zuen eta programa oso bat egin zuen bere bizitzaren eta bertso ibilbidearen inguruan.

Bere aldeko hileta astelehenean izango da Zarautzen, 19:30ean San Joan Bataiatzailea-Aita Frantziskotarren parroki elizan. Bere hilbeia, gaur igandea, Zarauzko beilatokian egongo da 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Inaxi Etxabe 2015eko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalean