Gipuzkoa

Hurrengo astean hasiko da Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa

2022/03/10
Martxoaren 18an Oñatin ekingo dio Eskolartekoak bere ibilbideari eta dagoeneko hiru kanporaketetarako txartelak salgai daude.

Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketak XLII.edizioa izango du aurtengoa eta guztira 17 gaztek hartuko dute parte bat-bateko atalean. Hiru kanporaketa eta finala ospatuko dira, hemen egutegia:

Martxoak 18, Oñati (Larrain Gain Elkartea)

Jon Mendiluze
Aratz Arzelus
Lide Arregi
Jakes Etxeberria
Uxue Ostolaza

Apirilak 1, Azpeitia (Zelai Luze Elkartea)

Ane Zubia
Naia Arrizabalaga
Beñat Mateos
Xabier Albizu
Aratz Lasa
Harri Agirresarobe

Apirilak 8, Lizartza (Txirrita Elkartea)

Amets Aizpurua
June Aiestaran
Danel Etxeberria
Malen Gartzia
Izar Zelarain
Sustrai Goenaga

Kanporaketa bakoitzeko irabazlea eta puntuazioz beste hiru sailkatuko dira apirilaren 29an Lasturren jokatuko den finalera.

Kanporaketa guztiak bertso afari formatuan izango dira eta saiorako txartelak www.bertsosarrerak.eus atarian erosi beharko dira 12€-ren truke.