Gipuzkoa

Hernanin izango da Zapla zirkuituko hirugarren saioa

2021/06/07
Eskoriatzako eta Azkoitiko saioen ondoren ekainaren 12an Hernanira iritsiko da Zapla, eta gonbidapenak eskatzeko aukera zabalik dago oraindik.

Maiatzaren 29an eta ekainaren 6an Azkoitian izandako saioen ondoren bertsolari gazteen zirkuituak Hernanin egingo du hirugarren geldialdia.


Saioa arratsaldeko 19:00etan izango da Milagrosan eta Irati Sanchez de Arevalo gai jartzailearen esanetara ondorengo bertsolariak arituko dira kantuan:

Haizea Arana
Ane Beloki
Aner Euzkitze
Sustrai Colina

Gonbidapenak eskatzeko aukera zabalik dago LOTURA HONETAN.