Gipuzkoa

Haizea Arana da Gipuzkoako Eskolarteko finalerako bigarren sailkatua

2018/02/26
Pasa den ostiralean Oñatiko Larrain-Gain elkartean jokatu zen bigarren kanporaketan eskuratu zuen finalerako txartela.

Oñatiko Larrain-Gain elkartean izan zen, ostiralean, bigarren kanporaketa, 70 entzule ingururen aurrean. Bertan aritu ziren kantuan Oier Ibarzabal Otaegi, Jon Azpiroz Anza, Aitor Tatiegi Loidi, Haizea Arana Cardenal, Joane Aldalur Irazusta eta Iker Letamendia Barandiaran. Haizea Arana izan zen saioko irabazlea eta, Imanol Albizurekin batera, zuzenean sailkatuta dago apirilaren 20an Lasturren ospatuko den finalerako.

 

Hurrengo kanporaketa ostiralean izango da, martxoaren 2an, Orioko Aldapa Elkartean. Bost bertsolari hauek izango dira bertan:

 

-          Igauri Lopetegi Amostegi

-          Aimar Sorazu Roteta

-          Itziar Mendia Urrutia

-          Uxue Alkorta Iturbe

-          Josu Ibarguren Elosegi

 

Bertso afarirako txartelak www.bertsosarrerak.eus webgunean erosi ahal izango dira ostegun eguerdira bitarte.