Gipuzkoa

Giro ederrean egin dira Gelatik Plazarako zazpi saioak

2023/04/03
Gipuzkoako zazpi eskualdetan aritu dira bertso eskoletako gaztetxoak bertsotan.

Martxoaren 3an hasi eta martxoaren 31ra bitartean Gelatik Plazara sariketako zazpi saio egin dira Gipuzkoako hainbat eskualdetan: Urola Kostan, Debagoienan, Debabarrenan, Urolan, Tolosaldean, Buruntzaldean eta Goierrin.

Saio hauetan 14 urtez azpiko 176 gaztetxok hartu dute parte taldeka eta bertso eskoletan egiten duten hori jendaurrean eskaintzeko aukera izan dute. Gelatik Plazararen helburuak tokian tokiko bertso eskoletako ikasleek elkar ezagutu eta gela barrutik plazara jauzi egiteko zubi lana egitea izan dira, eta gozatu ederra hartu dute bai kantuan aritu direnek eta baita entzutera hurbildu direnak ere.

Gelatik Plazarako Amezketako saioa.