Zapla zirkuituko bigarren saioa Azkoitian izango da

2021/05/31
Larunbatean ekin zion Zaplak, bertsolari gazteen zirkuituak bere ibilbideari, Eskoriatzan. Asteburu honetan izango da bigarren saioa, Azkoitian.

Zapla bertsolari gazteen zirkuitua larunbatean hasi zen Eskoriatzan. Zaldibar antzokian saio ederra eskaini zuten Olatz Zuazubiskarrek jarritako gaiekin Maddi Aiestaranek, Onintza Enbeitak, Julene Iturbek eta Asier Ibargurenek.

Ekainaren 6an, igande honetan egingo du hurrengo geldialdia Azkoitiko Abaraxkako aretoan.

Kantuan arituko dira Iker Ormazabal, Oihana Arana, Aner Euzkitze eta Miren Amuriza bertsolariak Jeni Galdos gai jartzailearen esanetara.

Saioa arratsaldeko 18:00etan izango da eta gonbidapenak HEMEN eskatu beharko dira.

Eskoriatzako saioan parte hartu zutenak