<!DOCTYPE html> Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketan izena emateko epea zabaldu da — Bertsozale Elkartea

Gipuzkoa

Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketan izena emateko epea zabaldu da

2015/01/08
Eskolarteko XXXV. Txapelketan izena emateko epea urtarrilaren 7tik urtarrilaren 23ra arte egongo da zabalik. Bat bateko Txapelketa Ikastolen Elkarteak eta Gipuzkoako Bertsozale Elkartearen elkarlanaren bidez gauzatzen da.

Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketan izena emateko epea urtarrilaren 7tik 23ra arte egongo da zabalik.

BAT BATEKO TXAPELKETAN IZENA EMATEKO

Helbide elektronikoa

gipuzkoa[a bildua]bertsozale.eus

Telefonoa

943670575

 Bat bateko Txapelketan izena emateko ondorengo datuak bidali behar dira:

-Izen-abizenak

-Jaiotza data

-Bertso-eskola eta irakaslea

-Helbidea: kalea, zenbakia, pisua, kode postala, herria

-Telefonoa  // Mugikorra//  Emaila 

 -Zure argazki bat (sorbaldaz gorakoa)

 

 2014ko kasuan bezala, bertso afariak izango dira kanporaketa guztiak:

-Otsailak 27  (ostirala), 19:00etan Zumarraga-Urretxu.

-Martxoak 6 (ostirala), 19:00etan Lasarten

-Martxoak 13 (ostirala), 19:00etan Zarautz

-Martxoak 18 (asteazkena), 19:00etan Mutrikun

-Martxoak 26  (osteguna), 19:00etan Azkoitian 

Finala apirilaren 26an  izango da Irungo Amaia Antzokian.

Ondorengoak dira parte hartzaileei proposatuko zaizkien ariketak:

Kanporaketatan, mahai bueltan

-Hasierako agurra (nahi den neurrian)

-4 oinak emanda, 8ko txikian bertso bat.

-Binaka, gaia emanda, 8ko handian bina bertso

-Binaka/hirunaka, gaia emanda 3na kopla, trikitiarekin.

-Bakarka: puntuari erantzun, eta gaia emanda bertso bat (gehienez 5 puntuko neurrian).

-Bukaerako agurra (nahi den neurrian).

Finalean, oholtzan

-Hasierako agurra (nahi den neurrian)

-4 oinak emanda, 8ko txikian bertso bat.

-Binaka, gaia emanda, 8ko txikian bina bertso

-Binaka, gaia emanda, 8ko handian bina bertso

-Bakarka: puntuari erantzun, eta gaia emanda bertso bat (gehienez 5 puntuko neurrian).

-Bukaerako agurra (nahi den neurrian).