Gipuzkoa

Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak zuzendaritza talde berritua du

2021/03/11
Atzo Amasa-Villabonan egindako ohiko Batzar Nagusian aurkeztu zen Zuzendaritza Batzorde berritua.

Iazko Batzar Nagusian, eta hamaika urteren ostean pasa zion Saroi Jauregik lehendakaritzaren lekukoa Asier Azpirozi. Gidaritza taldean eramateko konpromisoa hartu zen orduan, eta Zuzendaritza Batzordea berrantolatu eta kide berriz osatu du Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak.

Lehendik osatuta zegoen taldean identifikatutako hutsune batzuei erantzun asmoz Aitor Urbieta, Ane Beloki, Ane Zuazubiskar, Maite Sukia, Oihana Aranguren , eta Unai Mendizabal batu dira Zuzendaritza Batzordera. Hauekin batera osatuko dute taldea lehendik ere batzordekide ziren Asier Azpirozek, Asier Iriondok eta Joxe Mari Altunak.

Aldiz, kide berriei lekua utzita atzoko batzarrean utzi zioten zuzendaritzakide izateari Saroi Jauregik, Felix Irazustabarrenak, Iker Iriartek, Antton Fernandezek, Adur Gorostidik eta Ander Goikoetxeak. Goraipatzekoa da urte hauetan guztietan Gipuzkoako Bertsozale Elkartean egin duten lana.

Beraz, eskerrik asko urteotako kideei eta ongi etorri berriei!!!

Atzoko batzarrean parte hartu ahal izan zuten zuzendaritzakideak