Gipuzkoa

Gazteentzako hiru eguneko egonaldia Lasturren, ekainaren 30etik uztailaren 2ra

2015/06/04
Gazteentzako hiru eguneko egonaldia antolatu du Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak, Lasturren. 14 eta 20 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago ekimena eta 30 euroko prezioa du. Izen-ematea ekainaren 19an amaituko da.

Ekainaren 30etik uztailaren 2ra Lasturren egonaldi bat antolatu du Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak. 14 urtetik 20 urte bitarteko gazteek aukera bikaina izango dute bertso-giroan hiru egun eta bi gau eder pasatzeko.

Ekainaren goizeko 11:00etan elkartuko gara bertan eta egonaldiari bukaera uztailaren 2ko arratsaldeko 18:00tan emango diogu. Hori guztia, 30 euroan.

Beraz, bidali honako datu hauek ekainaren 19a baino lehen ondoko helbide elektronikora: .

Honako datuak behar dira izen-ematea egiteko: Izen-abizenak, adina, bertso-eskola, telefonoa eta helbide elektronikoa:

Horrez gain dirua honako kontu korrontean sartu zure izen-abizenekin. Kutxabank: 2095.5167.15.1060513529

Oharra: Ingresoa burutu arte izen ematea ez da ofiziala izango.