Gipuzkoa

Epailetzan trebatu nahi dutenentzat ikastaroa antolatu da Gipuzkoan

2023/04/25
Gipuzkoako epaile taldeak antolatu du ikastaroa Gipuzkoako Bertsozale Elkartearekin batera

Gipuzkoako epaile taldeak epailetzan interesa dutenentzat 2 eguneko ikastaroa antolatu du. Ikastaroa maiatzaren 27an eta ekainaren 3an izango da, 10:00-14:00 bitartean Villabonako Subijana etxean.

Bertan aukera izango da epaileen lana bertatik bertara ezagutu eta praktikan jartzeko Gipuzkoako epaile taldeko kideen eskutik.

Ikastaroa doakoa izango da eta parte hartzeko galdetegi hau bete beharko da maiatzaren 12a baino lehen.