Gipuzkoa

Ekainaren 2an izango da Gipuzkoako Bertso Eskolen Eguna

2019/05/13
Bertso Eskolen Egunean parte hartzeko txartelak dagoeneko eskuragarri daude bertso-eskoletako gaztetxoentzat.

2019ko Gipuzkoako Bertso Eskolen Eguna ekainaren 2an ospatuko dugu, Lazkaon. Egun hau Gipuzkoako bertso-eskoletan elkartzen diren 14 urtera arteko gaztetxoentzat antolatu da, eta aurten Lazkaon izanda egitarauan ere leku berezi bat egin nahi izan diogu Lazkao Txikiri. Beraz, goizean bere bizitzako hainbat bitxikeri ezagutzeko aukera izango dugu.

Arratsaldean berriz, tailer ezberdinak eskainiko dira eta bakoitzak aurrez jakinarazi beharko du zein tailerretan hartuko duen parte. Ondorengoak dira aukerak:

  • Antzerkia.
  • Bertso musikatuak.
  • Bat-bateko bertsogintza.
  • Oholtzaren dekorazioa.

Egunari bukaera tailerretan landutakoa emanaldi baten eskainiz emango diogu.

Bertso Eskolen Egunean parte hartu nahi duenak www.bertsosarrerak.eus webgunean eskuratu beharko du txartela 20€ren truke. Txartelak autobusa, kamiseta eta egun osoko ekintzak hartzen ditu bere baitan eta erosteko azken eguna maiatzaren 20a izango da.

Iazko Bertso Eskolen Eguna, Tolosan.