Beasainen izango da Zapla zirkuituko azken saioa

2021/06/28
Ostiral honetan izango da bertsolari gazteen zirkuituko seigarren eta azken saioa.

Zapla, bertsolari gazteen zirkutiua herriz herri ibili ondoren iritsi da bere azken saiora, ostiral honetan izango da Beasaingo Igartzan arratsaldeko 19:00etan.

Azken saio hau bertso trama izango da, eta Maria Osesek sortutako istorioan murgilduko dira Uxue Alkorta, Haizea Arana, Iker Ormazabal eta Nerea Elustondo bertsolariak.

Oraindik ere eskuratu daitezke gonbidapenak lotura honetan.