Gipuzkoa

Asteburu ederra pasa dute Gipuzkoako bertso eskoletako gazteek, Lasturren

2023/04/24
Bertso eskoletako 22 gazte elkartu dira Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak antolatutako egonaldian.

Elkar ezagutu eta bertsoaren aitzakian gozatu ederra hartu dute asteburua Lasturren pasa duten gazteek. Ostiralean Eskolarteko finalarekin hasita hainbat ekintza egiteko aukera izan dute. Tartean, larunbatean Endoiara ibilaldia egin eta, hango tabernan, Joanes Illarregi eta Nere Elustondorekin bertso bazkari ederraz gozatu zuten.

Egonaldia igande goizera arte luzatuta bertsoaren eta trikitiaren bueltan nahiko kantu eta dantza izan dute.

Hurrengo urteko egonaldiaren zain geratzen gara!

Egonaldiko parte hartzaileak eta bertsolariak Endoian