Gipuzkoa

Asteazkenean hasiko da Gipuzkoako Eskolartekoa

2026/03/16
Lau kanporaketatan erabakiko da finalean zein bertsolarik kantatuko duten. Lehen bi saioak asteazkenan izango dira, Altzon eta Oñatin.

Aste honetan bertan hasiko da Gipuzkoako Eskolartekoa. 14 eta 18 urte bitarteko 23 bertsolarik eman dute izena aurtengo edizioan. Lehen bi saioak asteazkenean izango dira Altzon eta Oñatin.

Altzoko saioa herriko elkartean izango da 18:30etatik aurrera, eta kantuan Amets Azpilikueta, Urko Arakistain, Amets Zubizarreta, Inge Mitxelena, Eider Puy eta Ekhi Alvarez bertsolariak ariko dira.

Egun eta ordu berean hasiko da Oñatiko kanporaketa. Kattalin Arabolaza, Mikel Zabala, Adei Urbitarte, Enaitz Zeziaga, Mateo Larraza eta Ganix Miner bertsolariak dira bertan kantatzea egokitu zaien bertsolariak.

Datorren astean jokatuko dira beste bi kanporaketak Legazpin eta Usurbilen, eta finala, berriz apirilaren 24ean izango da Azpeitian. Sarrerak eskuragarri daude bertsosarrerak.eus atarian.

Altzo 2026oñati eskolartekoaLegazpi 2026Usurbil 2026

Altzoko kanporaketa