Gipuzkoa

Aner Peritz txapeldun Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketan

2020/10/16
Azkoitian jokatu da Eskolarteko finala

Gaur, ostirala, Azkoitiko Kultur Etxean ospatu da 2020ko Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako finala. Hiru kanporaketa jokatu ostean, finalean Maide Garmendia, Ane Zubia, Aner Peritz, Naia Arrizabalaga, Hodei Munduate eta Uxue Ostolaza aritu dira kantuan, Ane Ezenarro gai jartzailearen esanetara. Epaile lanetan Oihana Aranguren, Mikel Lersundi eta Bakarne Urreaga aritu dira.

Kultur Etxea osasun neurriak errespetatuz bete zitekeen entzule kopuruarekin beteta, saio ederra eskaini dute sei bertsolariek. Azkenean ordea, Aner Peritz izan da txapelduna eta Naia Arrizabalaga bigarren sailkatua. Beraz, bi hauek izango dira Azaroaren 14an, larunbatean, Abadiñon ospatuko den Euskal Herriko Eskolartekoan Gipuzkoa ordezkatuko dutenak.

Finalean kantatu duten sei bertsolariak