Gipuzkoa

Zabalik dago 2024ko Gipuzkoa Bertsotan sailkapen fasean izena emateko epea

2023/11/27
2024ko udazkenean jokatuko den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako, baliagarria izango da Gipuzkoa Bertsotan sailkapen fasea; 2023ko abenduaren 17ra arte eman ahal izango da izena.

2024ko udazkenean izango da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa. Aurretik, ordea, Gipuzkoa Bertsotan sailkapen fasea jokatuko da, udaberrian, apirilaren amaieran hasi eta ekainaren hasierara arte.

Gipuzkoa Bertsotan fasean izena emateko epea gaur, azaroak 27, zabalduko da, eta abenduaren 17an itxiko da (bi egunak barne).

Fase horretan izena emateko, baldintza hauek bete beharko dira:

  • 18 urte beteta edukitzea edo 2024an betetzea.
  • Bertsozale Elkarteko bazkide izatea (izena eman ondoren ere bazkidetu ahal izango da sailkapen fasera apuntatu den pertsona).
  • Ezarritako epearen barruan eta antolakuntzak adierazitako bideetatik eman beharko da izena.

Izena emateko, dagokion formularioa bete beharko da.

Edozein zalantza izanez gero, idatzi gipuzkoakotxapelketa@bertsozale.eus helbidera edo deitu 747408577 telefonora.

Oharra: 2019ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalistek eta finalaurrekoetan kantatu zuten bertsolariek ez dute sailkapen fasea jokatu beharrik izango, jada eskuratuta baitaukate 2024ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan kantatzeko eskubidea.