Generoa

Bertsozale Elkarteak genero ikuspegia txertatzeko lan ildoa 2008tik du abian.

Bertsozale Elkartearen baitan eta, haren bitartez bertsolaritzan oro har, genero ikuspegia eta parekidetasuna sustatzea da genero taldearen helburua. Hiru bidetan lantzen da:

1. Bertsozale Elkarteko Genero Agenda: Elkarteko sail bakoitzean genero ikuspegia eta parekidetasuna sustatzeko neurriak diseinatzeko eta gauzatzeko.

2. Formazioa eta sentsibilizazioa: Bertsogintzako agente ezberdinei begirako formazioa hiru bidetan: bata, mistoa, emakume eta gizonezkonentzako; bestea, emakumeen enpoderamenduaren lanketarako; eta beste bat, gizonezkoen identitate eta kokapenen hausnarketarako.

3. Gizarteratzea: Bertsolaritza eta generoaren alorrean egiten den prozesua gizarteratzea, lanketa honen gaineko informazioa eta proiektuan parte hartzeko aukera edonork izan dezan.

Genero ikuspegia bertsolaritzan